Skip to Content
EU ES
 

ERAIKUNTZA METALIKOAK

Titulu honen konpetentzia orokorra da galdaragintzako produktuak, metal-egiturak eta industria-tutueriako instalazioak diseinatzea, eta produkzioa planifikatu, programatu eta kontrolatzea, fabrikatu beharreko produktuen prozesuari buruzko dokumentaziotik eta zehaztapenetatik abiatuta, eta kudeaketaren eta produktuaren kalitatea ziurtatuta; eta laneko arriskuen prebentziorako eta ingurumen-babeserako sistemak gainbegiratzea.

Ikasketa Plana

Moduluak Orduak
Fabrikazio mekanikoko irudikapen grafikoa 165
Metal-eraikuntzen prozesuen definizioa 165
Metal-eraikuntzen mekanizazio-, ebaketa- eta konformazio-prozesuak 198
Metal-eraikuntzen lotura- eta muntaia-prozesuak 198
Kalitatearen kudeaketa, laneko arriskuen prebentzioa eta ingurumen-babesa 165
Laneko prestakuntza eta orientabidea 99
Moduluak Orduak
Metal-eraikuntzen diseinua 280
Fabrikazio mekanikoko sistema automatikoen programazioa 100
Produkzioaren programazioa 120
Metal-eraikuntzen proiektua 50
Ingeles teknikoa 40
Enpresa eta ekimen sortzailea 60
Lantokiko prestakuntza 360

Lanbide-ingurunea

Lanbide-irudi honek jarduera hauetan diharduten industrietan egiten du lan: andel handien, galdara astunen eta industria-tutueriaren fabrikazioa; mekanika-lantegiak; karrozerien, atoien eta iraulkien eraikuntza; ontzigintza eta ontzien konponketa; instalazio petrokimikoak; eta metal-eraikuntzen muntaia eta konponketa. Jarduera horiek metal-eraikuntzen produkzioaren esparruan garatzen ditu, industria-sektorearen barruan.

Lanbide eta lanpostu garrantzitsuenak hauek dira:

• Eraikuntza mekanikoko teknikaria.

• Metal-eraikuntzetako fabrikazioaren arduraduna.

• Metal-eraikuntzetako muntatzaileen arduraduna.

• Galdaragintzako eta metal-egituretako delineatzaile proiektugilea.

• Galdaragintzako eta metal-egituretako ordenagailuz lagundutako diseinuko (CAD) teknikaria.

• Galdaragintzako eta egituretako diseinatzaile teknikoa.

• Fabrikazio mekanikoko sistema automatizatuen programatzailea.

• Fabrikazio mekanikoko produkzioaren programatzailea.

• Tutuak garatzeko teknikaria.

• Metal-eraikuntzetako eta muntaiako lantegiburua.

Ikusi gehiago

© tolosaldea
Phone Number: 943651147
idazkaritza@tolosaldea.com