Skip to Content
EU ES
 

FABRIKAZIO MEKANIKOKO PRODUKZIOAREN PROGRAMAZIOA (ELEANITZA ETA ESKAINTZA PARTZIALA AUKERAN)

Titulu honen konpetentzia orokorra da ekipo-ondasunen mekanizazio bidezko fabrikazioa eta muntaia planifikatu, programatu eta kontrolatzea, fabrikatu beharreko produktuen prozesuari buruzko dokumentaziotik eta zehaztapenetatik abiatuta, eta kudeaketaren eta produktuaren kalitatea ziurtatuta; eta laneko arriskuen prebentziorako eta ingurumenbabeserako sistemak gainbegiratzea.

Ikasketa Plana

Moduluak Orduak
Interpretazio grafikoa 132
Mekanizazio-, konformazio- eta muntaiaprozesuen definizioa 231
Fabrikazio-prozesuen gauzatzea 198
Kalitatearen kudeaketa, laneko arriskuen prebentzioa eta ingurumen-babesa 165
Produktuen egiaztapena 165
Laneko prestakuntza eta orientabidea 99
Moduluak Orduak
Zenbakizko kontrol bidezko mekanizazioa 240
Ordenagailuz lagundutako fabrikazioa (CAM) 40
Fabrikazio mekanikoko sistema automatikoen programazioa 100
Produkzioaren programazioa 120
Produktu mekanikoak fabrikatzeko proiektua 50
Ingeles teknikoa 40
Enpresa eta ekimen sortzailea 60
Lantokiko prestakuntza 360

Lanbide-ingurunea

Irudi profesional honek metalak transformatzeko industrietan egiten du lan. Industria horiek makineria eta ekipo mekanikoak, material eta ekipo elektriko elektroniko eta optikoak, eta industria-sektoreari dagokion garraio-materiala eraikitzeko azpisektoreen barruan daude.

Lanbide eta lanpostu garrantzitsuenak hauek dira:

• Mekanikako teknikaria.

• Metalak prozesatzeko instalazioen arduraduna. 

• Metalak lantzeko makinen eragileen arduraduna.

• Erreserben arduraduna.

• CNCko programatzailea.

• Fabrikazio mekanikoko sistema automatizatuen programatzailea.

• Produkzioaren programatzailea.

Ikusi gehiago

© tolosaldea
Phone Number: 943651147
idazkaritza@tolosaldea.com