Skip to Content
EU ES
 

MERKATARITZA JARDUERAK

Titulu honen konpetentzia orokorra honetan datza: ondasunak eta/edo zerbitzuak banatzeko eta merkaturatzeko jarduerak garatzea, eta saltoki txiki bat kudeatzea, betiere ezarritako kalitate- eta segurtasun-arauak aplikatuta eta indarrean dagoen legeria errespetatuta.

Ikasketa Plana

Moduluak Orduak
Merkataritza-jarduerako marketina 165
Biltegiko teknikak 99
Erosketen kudeaketa 99
Salmenta-prozesuak 165
Merkataritzarako informatika-aplikazioak 165
Merkataritza elektronikoa 132
Ingelesa 165
Moduluak Orduak
Saltoki txiki baten kudeaketa 168
Salmenta teknikoa 126
Salmenta-puntuaren dinamizazioa 147
Merkataritza-arretako zerbitzuak 84
Laneko prestakuntza eta orientabidea 105
Formación en Centros de Trabajo 380

Lanbide-ingurunea

Titulu hau lortzen dutenek edozein produkzio-sektoretan egingo dute lan, merkaturatze-arloan edo saltokietako ataletan, produktuak eta/edo zerbitzuak hainbat merkaturatze-bideren bitartez saltzeko jarduerak egiten edo beren saltokia antolatzeko eta kudeatzeko funtzioak betetzen.Saltoki edo denda tradizional txiki bat kudeatzen duten norberaren konturako langileak dira, edo besteren konturako langileak, edozein enpresa edo antolakundetako merkaturatze sailetan edo ataletan lan egiten dutenak, hainbat azpisektoretan:

- Saltoki txiki, ertain edo handietan besteren kontura lan egiten du merkataritza-ataletan.

- Produktuak eta zerbitzuak norberaren eta besteren kontura merkaturatzen, saltokitik kanpo.

- ETE-en eta industria-enpresen merkataritza-sailean.

- Erakunde publikoetako bezeroarentzako/kontsumitzailearentzako/ erabiltzailearentzako arreta-sailean.

- Industria- eta merkataritza-enpresa handi eta ertainetan.

- Txikizkako merkataritzaren sektorean.

Lanbide eta lanpostu garrantzitsuenak hauek dira:

- Saltzailea.- Saltzaile teknikoa.

- Merkataritzako ordezkaria.

- Merkataritzako orientatzailea.

- Sustatzailea.

- Telesaltzailea.

- Urrutiko salmenta

.- Teleoperadorea (call center).

- Bezeroarentzako informazioa/arreta.

- Kutxazaina/birjartzailea.

- Deiguneko (contact center) operadorea.

- On line edukien administratzailea.

- Dendako saltzailea.

- Saltoki txikiko kudeatzailea.

- Stocken eta biltegiaren kudeaketako teknikaria.- Biltegiburua.

- Salgaien harrerako arduraduna.

- Salgaien bidalketako arduraduna.

- Biltegien logistikako teknikaria.

- Enpresetako bezeroaren informazioko/arretako teknikaria

Informazio gehiago

© tolosaldea
Phone Number: 943651147
idazkaritza@tolosaldea.com