Skip to Content
EU ES
 

INSTALAZIO ELEKTRIKO ETA AUTOMATIKOAK (ELEANITZA AUKERAN)

Titulu honen konpetentzia orokorra da eraikinetan telekomunikazio-azpiegiturak, behe-tentsioko instalazio elektrikoak, makina elektrikoak eta sistema automatizatuak muntatzea eta mantentzea, betiere indarrean dagoen araudia eta erregelamentazioa aplikatuz, kalitate, segurtasun eta laneko arriskuetako protokoloak aintzat hartuz, eta funtzionalitatea eta ingurumenarekiko errespetua ziurtatuz.

Ikasketa Plana

Moduluak Orduak
Industria-automatismoak 264
Elektronika 132
Elektroteknia 198
Barneko instalazio elektrikoak 297
Eguzki-instalazio fotovoltaikoak 66
Ingeles teknikoa 33
Moduluak Orduak
Banaketa-instalazioak 105
Etxebizitzetako eta eraikinetako telekomunikazioazpiegitura komunak 105
Instalazio domotikoak 126
Makina elektrikoak 126
Laneko prestakuntza eta orientabidea 105
Enpresa eta ekimen sortzailea 63
Lantokiko prestakuntza 380

Lanbide-ingurunea

Lanbide-irudi honek eraikinetan telekomunikazio-azpiegiturak, makina elektrikoak, sistema automatizatuak, behe-tentsioko instalazio elektrikoak eta sistema domotikoak muntatzera eta mantentzera zuzentzen diren enpresa txikietan eta ertainetan egingo du lan, batez ere pribatuetan, eta nork bere kontura zein besteren kontura.

Lanbide eta lanpostu garrantzitsuenak hauek dira:

- Instalatzaile eta mantentzaile argiketaria.

- Eraikuntzako argiketaria.

- Industria-argiketaria.

- Mantentze-argiketaria.

- Sistema domotikoetako instalatzailea eta mantentzailea.

- Antenen instalatzailea eta mantentzailea.

- Etxebizitza-eraikinetako telekomunikazioen instalatzailea.

- Ekipo eta instalazio telefonikoetako instalatzailea eta muntatzailea.

- Eguzki-energia fotovoltaikoko instalazioen muntatzailea

Ikusi gehiago

© tolosaldea
Phone Number: 943651147
idazkaritza@tolosaldea.com