Skip to Content
EU ES
 

MIKROINFORMATIKA SISTEMAK ETA SAREAK (ELEANITZA AUKERAN)

Titulu honen konpetentzia orokorra da mikroinformatika-sistemak, bakartuak edo sarekoak, eta ingurune txikietako sare lokalak instalatzea, konfiguratzea eta mantentzea, horien funtzionaltasuna ziurtatuta eta ezarrita dauden kalitateko, segurtasuneko eta ingurumenarekiko errespetuko protokoloak aplikatuta.

Ikasketa Plana

Moduluak Orduak
Tresneria muntatzea eta mantentzea 231
Postu bakarreko sistema eragileak 165
Bulegotika-aplikazioak 231
Sare lokalak 231
Informatika-segurtasuna 99
Ingeles teknikoa 33
Moduluak Orduak
Sareko sistema eragileak 168
Sareko zerbitzuak 189
Web aplikazioak 105
Laneko prestakuntza eta orientabidea 105
Enpresa eta ekimen sortzailea 63
Lantokiko prestakuntza 380

Lanbide-ingurunea

Lanbide-irudi honek batez ere mikroinformatikako tresneria, sareak eta zerbitzuak oro har merkaturatzen, muntatzen eta konpontzen diharduten zerbitzu-sektoreko enpresetan, antolakundearen informatika-euskarriaren osagai moduan, edo kudeatzeko mikroinformatika-sistemak eta datu-sareak erabiltzen dituzten edozein tamaina eta produkzio-sektoretako erakundeetan egiten du lan.

Lanbide eta lanpostu garrantzitsuenak hauek dira:- Informatika-tresneriaren teknikari instalatzaile konpontzailea.

- Informatika-euskarriko teknikaria.

- Datu-sareen teknikaria.

- Mikroinformatika-sistemetako periferikoen konpontzailea.

- Mikroinformatikako saltzailea.

- Telelaguntzako operadorea.

- Sistema-operadorea.

Ikusi gehiago

© tolosaldea
Phone Number: 943651147
idazkaritza@tolosaldealh.eus