Edukira joan
EU ES
 

Ikasleek, Erasmus+ programaren baitan, praktikak burutu dituzte atzerrian

  • Haroa Rodriguez

Aurtengo egoera erabat hankaz gora jarri da Covid-19 aren krisia dela eta. Hala ere, ikastetxeko hiru ikasleek lortu dute beraien praktikaldia atzerriko herrialdeetan garatzea eta orain Euskal Herrian bueltan dira. Asko izan dira, zoritxarrez, praktikak bertan behera utzi behar izan dituzten edota epea baino lehenago bueltatzea erabaki duten ikasleak.

Ander eta BeƱat, Poloniako Wroclaw hirian dagoen klimatizazio instalazioak egiten dituen enpresa batean aritu dira praktiketan hiru hilabetez, ikastetxean ikasitako edukiak praktikan jarriz. Hodei, berriz, Pragako beste enpresa batean aritu da sare informatikoen inguruan egin dituen ikasketak praktikan jartzen.

Herrialde horietan ere konfinamenduan egon dira, baina pandemiak ez du gurean bezain gogor jo eta ekintza batzuk egiteko aukera egon da.

Ikasleek positiboki baloratu dute beraien esperientzia, nahiz eta ohiko ekintzetan murrizketak ere pairatu dituzten.

© tolosaldea
Telefonoa: 943651147
idazkaritza@tolosaldea.com