Hezkuntzako sailburuaren bisita
Jokin Bildarratz Hezkuntza sailburua eta Jorge Arévalo Lanbide Heziketako sailburuordea ikastetxean bisitan izan genituen azaroaren 12an. Aparteko egoera dela eta, osasun neurri bereziak bete ziren guztion segurtasuna bermatzeko.
Bisitan, zuzendaritza taldearen eskutik ikastetxeko bai antolakuntzari dagokien berrikuntzak baita instalakuntzetan egindako berrikuntzak ere ezagutu zituzten.
Bisitari hasiera emateko ikastetxeko espazio berriak ikusi zituzten, erabilera anitzeko eta irekiak diren espazioei arreta berezia jarriz.
Ikastetxeko antolakuntzaren egitura berria ere aurkeztu zitzaien. Egituraren helburua Tolosaldea LHIIko egituraren horizontaltasuna lortzea da partaide guztion parte-hartzea bilatuz.
Bisitaren amaieran, sailburuak zuzendaritza taldearekin elkarrizketan jardun zuen, ikastetxean egindako eraldaketa lanagatik zorionduz.