Edukira joan
EU ES
 

Elkartasun aste arrakastatsua burutu dugu ikastetxean

Urtero bezala, urtarrilaren 27an genuen hitzordua odol emaileen elkartearekin. Aurten ordea, Gipuzkoako Odol Emaileez gain, beste bi erakunderekin ere jarri gara harremanetan elkartasun astea antolatzeko: Hiritarren Harrera Sarea eta Gipuzkoako Elikagaien Bankua.

Aste guztian zehar elikagaien bilketaz gain, Harrera Sareak etorkinei banatu ahal izateko ezinbesteko materialak bildu ditugu: arropa, zapatak, mantak eta lozakuak, motxilak, bufandak, txanoak eta eskularruak.

Asteazkenean, urtarrilaren 27an, Odol Emaileak eskolara etorri ziren eta goiz guztia, etenik gabe, aritu ginen, emaileen herena emaile berriak izan direla datu esanguratsuena izanik.

Eskerrik asko egitasmoa posible egin duten ikasle, langile eta guztiei erakutsitako elkartasunagatik.

© tolosaldea
Telefonoa: 943651147
idazkaritza@tolosaldea.com