Edukira joan
EU ES
 

Bizilabe proiektuaren inguruko prentsaurrekoa

Elhuyarrek Euskal Herrian zehar, Bizilabe proiektuaren bidez, STEAM-ZTIAM kultura lantzen eta sustatzen du gaztetxoen artean. 10 eta 19 urte bitarteko gazteei zuzenduta dago eta bertan gazteek proiektuak eta esperimentuak egiten dituzte beren kasa, behar denean laguntza jasota.

Tolosaldea Garatzen-en bidez ari da eskualdean zabaltzen, Villabonako gaztelekua eta Tolosaldeako Lanbide Heziketako Insitutuko areto nagusia egoitza izanda.

Elhuyarrek urteak daramatza Bizilabe proiektuarekin, baina Lanbide Heziketako ikastetxe batekin hitzarmena duen lehenengo aldia da.

Prentsaurrekoan, Bizilabe proiektua aurkezteaz gain, Tolosaldeko gazteen artean STEAM (Zientzia, Teknologia, Ingeniaritza, Artea eata Matematika) kulturaren inguruan egindako diagnosiaren emaitzak ere aurkeztu ziren.

© tolosaldea
Telefonoa: 943651147
idazkaritza@tolosaldea.com