Edukira joan
EU ES
 

Nazioartekotzeko proiektuak une zailetara egokituz

Azken urte hau benetan zaila suertatzen ari da Covid-19-aren krisia dela medio. Joan den ikasturteko martxoan, itxialdiarekin batera, atzerrira egitekoak ziren mugikortasunak, bertan behera gelditu ziren eta oraindik ere antzeko egoe-ran jarraitzen dugu. Hala ere, digitalizazioari esker, 20-21 ikasturte honetan badira zenbait proiektu martxan ditugunak; horien adibide bat, Frantziako Chambery hirian dagoen Lycée Monge-ko ikasleekin batera, gure ikastetxeko mekanikako ikasleak burutzen ari direna.

Gure ikasleek altxagarri batzuk mekanizatu zituzten eta ondoren, Chambery-ko ikasleek, materialaren propietateak aztertu eta gero, tratamendu termikoen bidez, pieza horien propietate mekanikoak hobetuko dituzte (gogor-tasuna, zailtasuna etab.). Lan hau burututakoan, berriro altxagarriak Tolosal-deara bidaliko dituzte eta bertan arteztu ondoren, erabilgarri izango dira tailerreko lanetarako.

Komunikazioa eten gabea da prozesuan zehar, bakoitzak bere burua aurkez-teaz gain, lanean egindakoak joaten da azaltzen.

Beste hainbat proiektu ere martxan ditugu:

 Italiako ikastetxe batekin, mintzapraktika ingelesez egiteko.

 Erasmus+ KA2 proiektuaren barruan "In as in INclusión" izenburu duena; honen helburua, ikastetxeetan inklusioa sustatzeko egiten diren “praktika onen” zabalkuntza da eta bertan, sei herrialdetako erakundeek hartzen dugu parte.

Proiektu gehiago ere baditugu martxan jartzeko, Europako ikastetxe eta era-kundeen arteko elkarlanarekin jarraitzeko.

© tolosaldea
Telefonoa: 943651147
idazkaritza@tolosaldea.com