Edukira joan
EU ES
 

Apirilean lanbide heziketako azoka ospatu zen

2015. urtean antolatu zen lehen aldiz Tolosaldeko Lanbide Heziketaren topaketa Tolosan, lanbide heziketa balioan jartzeko, Tolosa eta Tolosaldean dagoen kalitatezko eskaintza zabala eta anitza ezagutzera emateko eta enpresa, erakunde, zentro eta ikasleen arteko hartu-emana eta sinergiak sustatzeko.

Lehen urte hartan, zentroek beren ateak ireki zituzten eta interesdunek instalazioak ezagutzeko aukera izan zuten. 2016. urtean azoka itxura hartu zuen lehen topaketa hark eta geroztik, 2017, 2018 eta 2019an 2 eguneko azoka formatuan ospatu da, Lanbide Heziketa zentroek antolatuta, Tolosako Udalaren laguntza ekonomikoarekin.

2020. urtean koronabirusaren ondorioz, azokaren formatua aldatu egin behar izan zen eta esparru fisikotik esparru birtualera pasa zen. Aurten berriz, antolatzaileok, azoka formatuari eutsi diogu berriz ere, egungo egoerara egokituta eta indarrean dauden neurriak jarraituta.  

Aurretiazko zitarekin, bisita gidatua postuetan barrena

DBH eta Batxilergoko ikasleei zuzenduta dago azoka eta helburu nagusiak dira Tolosaldeko Lanbide Heziketako ikastetxeen eskaintza kaleratzea eta gizarteratzea, esperientziak partekatzea eta emakumeen parte hartzea eta presentzia bultzatzea.

Aurten azoka egun bakarrean egin da, 9:00etatik 14:00etara. Ikastalde bakoitza dagokion arduradunarekin joan da aurretiazko hitzorduarekin eta lanbide azokako kide batek azokako postuetan barrena gidatu du taldea, azalpenak emanez.

© tolosaldea
Telefonoa: 943651147
idazkaritza@tolosaldea.com