Edukira joan
EU ES
 

Eskaner&Robot integrazioa

Proiektu honen funtsa robot kolaboratibo baten eta eskaner baten integrazioan datza, serie handiko piezak modu automatizatuan neurtu eta egiaztatzeko helburuarekin.

Horretarako, Hezkuntza sailari (TKNIKA zentroaren bidez) ikastetxeko proiektua aurkeztu zioten Bergarako Miguel Altuna eta Tolosaldea LHI ikastetxeek. Proiektuan zehar eman diren pausoak honakoak izan dira:

1. Beharrezko ekipamenduak lortu eta beraien arteko integrazioa egin.

2. Landu beharreko pieza eredugarria eta tresneria diseinatu eta ekoiztu.

3. Pieza sorta baten serieko neurketarako programazioa egin.

Produktu bakoitza bere aldetik menperatzeaz gain, erronka nagusia guztiak bateratu eta sekuentziazio egokia lortzea izan da, guztira lau software eta hiru hardware integratu behar izan baitira.

Azken emaitza oso arrakastatsua izan da eta orain gainerako irakasle edota interesa duten enpresei transferentzia egiten hasteko unea iritsi da.

© tolosaldea
Telefonoa: 943651147
idazkaritza@tolosaldea.com