Edukira joan
EU ES
 

ADDIMAT: kasu azterketa

ADDIMAT Fabrikazio Gehigarriko Teknologien Espainiako Elkarteak bere webgunean (https://www.addimat.es/es/casos-de-exito) TKNIKAn WAMM (Wire and Arc Additive Manufacturing) teknologia erabiliz fabrikatutako aeronautika-sektoreko pieza baten garapena argitaratu du, eta bertan gure ikastetxeko Soldadura eta Galdaragintza sailak hartu du parte. Pieza horren fabrikazioa TKNIKAn Fabrikazio Gehigarri Metalikoaren espezializazio-arloan kokatzen da, helburu nagusietako bat praktikaren eta esperimentazioaren bidez ezagutza lortzea delarik.

Formatu erdiko pieza bat hautatu du, geometria bakunekoa, normalean bloke metaliko batetik edo aurre-forma forjatu batetik abiatuta fabrikatuko litzatekeena. Kasu honetan, WAMM fabrikazio-prozesu bat oso aukera interesgarria izan daiteke kalitatezko aurre-forma bat lortzeko, ondorengo akabera-prozesuetarako prest egongo litzatekeena.

© tolosaldea
Telefonoa: 943651147
idazkaritza@tolosaldealh.eus