Edukira joan
EU ES
 

Mugikortasun astea burutu dugu

Mugikortasun astearen baitan autorik gabeko eguna ospatu dugu Irailaren 22an. Egun honi ikusgarritasuna emateko, herritik eskolarako bidea elkarrekin egin dugu 150 bat ikasle eta irakaslek, oinez, bizikletaz edo patinetez. Goizeko 8 etan Triangulo plazatik abiatu dira bizikleta eta patinete dunak, ordu berdinean, Arrameleko plazatik, oinezkoak. Santa Luzia auzoan egin dute bat eta elkarrekin igo dute aldapa. Ekitaldiari amaiera emateko, txokolate beroa eta opilak banatu dira ikastetxe sarreran.

© tolosaldea
Telefonoa: 943651147
idazkaritza@tolosaldealh.eus