Edukira joan
EU ES
 

Baratze bat nahi dizut egin…

Tolosaldea LHII aldatu egin da azken urteetan, eraikinak berritu dira , espazioak atondu... nolabait eskola gaztetu egin dela esan dezakegu.

Baina bada txokotxo bat gertu eta era berean urruti dagoena, hainbat arrazoiengatik denen bistan eta hutsik, erabilpen zehatzik ez duena. Honek ere behar zuen gaztetu, bere esentzia gordeta noski. Horregatik garapen jasangarriko helburuak erreferentziatzat hartuta erronka bat burutu dugu, naturarekin lotura duena, bizitza gune bat sortzeko, erakargarria eta denen eskura, Balioen baratza deituko dena.

Proiektuaren azalpena Tolosaldea LHII-ko ikasle guztiei eman zaie.

Interesa izan duten ikasleekin taldeak egin dira espezialitateka (Merkataritza, Informatika, Galdaragintza, Mantentzea eta Elektrizitatea) eta zikloen arteko erronka bat osatu da, bakoitzak dituen ezagutza teknikoak aprobetxatuz.

Beharrak identifikatu, informazioa lortu, antolatu eta proposamenak aurkeztu dituzte:

1. Merkataritza: berreskuratu nahi den ingurunerako, altzarien diseinua eta distribuzioa

2. Informatika: faunaren jarraipena egiteko sistema.

3. Galdaragintza: euri-ura biltzeko sistema.

4. Mantentzea: urmaeleko ur-maila mantentzeko sistema.

5. Elektrizitatea: urmaeleko ura oxigenatzeko eta algen kontrola egiteko sistema.

© tolosaldea
Telefonoa: 943651147
idazkaritza@tolosaldealh.eus