Edukira joan
EU ES
 

Linealetik zirkularrera trantsizioa

Tolosaldea Garatzenek sustatua eta Bilibin aholkularitza etxearen laguntzaz, Ekonomia zirkularraren inguruko diagnosi bat eta bidaia orri bat diseinatu dira, eskualdeko zenbait enpresatan. Tolosaldea LHII-k ere parte hartu du proiektuan Mantentze Alorraren eskutik, Xabier Landa Mekanika Alorreko irakaslearen lankidetza izanik.

Negozio zirkular eredua, balio-katea, ekonomia zirkularrerako aukerak eta ikastetxeko hautua landu dira, hiru saiotan. Gure indarraldia hezkuntza izaki, bide hau lantzeko pausuak eman dira. Ikasgelan ekonomia zirkularra eta elementuen bizi zikloa modu sistematikoan landu ahal izateko, gaia ezagutzea beharrezkoa dela ulertu da. Hori lantzeko formakuntza bat egingo da azaroan zehar. Horrela, apurka-apurka, gure erronketan gai hau txertatzeko estrategiak hartuko ditugu.

© tolosaldea
Telefonoa: 943651147
idazkaritza@tolosaldealh.eus