Edukira joan
EU ES
 

Ekonomia zirkularrari buruzko azoka

Birziklapena eta ekonomia zirkularraren inguruko sentsibilizazio kanpainaren barruan, azaroaren 27an, azoka bat antolatu zuen Tolosako Udalak. Eguraldia gaztainak erretzeko aproposagoa bazen ere, garagardoaz aritu ziren Mantentze alorrekoak. Ogi zaharra garagardoaren produkzioan nola txertatu azaldu zieten Triangulora bertaratutakoei. Ez da ohiko osagaia edari honen prestaketarako, baina oinarria zereala izanda ondo ezkontzen da garagar eta lupuluarekin, zapore atsegina emanez produktuari. Beraz, ogi hori hondakin bihurtu beharrean, berrerabilia izaten da; urrats txiki bat “0 zabor” helburua lortzeko.

© tolosaldea
Telefonoa: 943651147
idazkaritza@tolosaldealh.eus