Edukira joan
EU ES
 

Odoo (ERP) ikasgelan erabiltzen

ERP ingelesezko Enterprise Resource Planning akronimotik dator eta enpresa baten esparru nagusiak batzeko eta kudeatzeko baliabidea da. Odoo merkatuan dauden ERPtako bat da, kode irekiko software integratu bat da, enpresa eta erakunde txikien kudeaketarako erabili ohi dena.

Gure ibilbidea orain 5 urte hasi zen. Lan merkatuan antzeman genuen behar bati erantzuna eman nahian hasi ginen ERPa ikasgelan txertatzen. 2016-2017 ikasturtean DUAL kontratupean zeuden bi ikaslerekin ERPen inguruko informazioa biltzen hasi ginen, lanean ari ziren enpresetan ezarpen fasea aurrera eraman beharra baitzuten. Odoo aukeratu genuen eta 2017-2018 ikasturtean ikasgelan ezarri genuen lehenengo aldiz.

Eta zergatik Odoo?

1. Tolosalde eskualdean dugun enpresa motagatik (enpresen %75 enpresa txikiak dira, 10 langiletik beherakoak).

2. Ikastetxearen filosofiari eutsiz kode irekiko softwarea delako.

3. Ekonomikoki ikastetxean erabiltzeko esfortzurik txikiena eskatzen zuena zelako.

Iazko ikasturtera arte kanpoko enpresa baten laguntza izan genuen ikasturtero Odoo instalatu eta kudeatzen laguntzeko. Aurtengo ikasturtean ausartu gara ikastetxeko zerbitzarian instalatzen eta gure beharretara doituta jartzen. Kanpoko laguntzarik gabe kudeatzen ari gara. Enpresa batean ohikoak diren eragiketak kudeatzeko erabiltzen dugu, hots, erosketak, salmentak, inbentarioa eta kontabilitatea.

© tolosaldea
Telefonoa: 943651147
idazkaritza@tolosaldealh.eus