Edukira joan
EU ES
 

Babarrun bonboi jasangarriak

Aurtengoan ere lortu dugu, hezkuntzan aberasgarri zaigun bailarako Eskola Agenda taldearen jardunak jarraitzea.

Tknikako Bio Zientzia eta Jasangarritasun sailak bonboi solidarioen esperientzia aurkeztu zigun ikastetxeetan. Jarduera hura, gurera moldatu dugu, urteetan ongizate eta jasangarritasunaren bila partekatzen dugun lan taldera, Tolosaldeako EA2030 forora.

Berriz ere, eskura eta bertan dugunaren erabilpena bilatuz, babarrun bonboi jasangarriak egiteko erronkari ekin genion Azaroan, Tolosaldea LHII-ak, Inmakulada Ikastetxeak, CPFPB PeƱascal ikastetxeak, Don Bosco Paper eskolak eta Fraisoro ikastetxeak. Bakoitzak bere indargune eta ezagutzak baliatuz proiektuan parte hartu dugu, atal ezberdinetan. Babarruna oinarri duten gozo batzuk egitea lortu da, arto eta porru paperaz egindako zorroan bilduta.

Maiatzaren 20an Tolosako kultur etxean ospatu den udal foroan, aipatutako ikasteetako ikasleek egindakoa erakutsi dute eta herritarren alde lan egiten duten Zutani, Corazones unidos, Jatorkin, Elikagai Bankua, Caritas, Abegi eta Cear elkarteei eskaini zaizkie egindako gozoak.

© tolosaldea
Telefonoa: 943651147
idazkaritza@tolosaldealh.eus