Edukira joan
EU ES

ZTIAM Eskola

Tolosaldea Garatzenek, Tolosako Udalak eta Tolosaldea Lanbide Heziketa Institutuak ZTIAM ESKOLA abian jarri dute, gazteen artean zientzia eta teknologiari lotutako hezkuntza sustatzeko.

Zer da ZTIAM (STEAM)?

Zientzia, Teknologia, Ingeniaritza, Artea eta Matematika, diziplinartekotasunaren bidez eta sorkuntzarekin uztartuz, metodologia aktiboak erabiltzen dituen hezkuntza estrategia bat da. Ezagutza teorikoak praktikan aplikatzen dira, ingeniaritza erronkak edo arazo teknologikoak konpontzeari garrantzia emanez.

Zer egingo da ZTIAM Eskolan?

Egitasmo honen bidez, honako gaitasunak eta ezaugarriak landu nahi ditugu:

• Zientzia, Teknologia, Ingeniaritza, Matematika eta Artea bezalako ezagutza eremuen inguruko interesa piztea.

• Proiektuetan oinarritutako ikasketa programa barneratzea, etorkizuneko lan munduan belaunaldi horiek topatuko dituzten egoerak halakoak izango baitira. Hau da, ezagutza eremu desberdinek bat egiten duten proiektuetan lan egin beharko dute.

• Maker filosofia: Eginez ikastea. Modu honetara ekintzailetasuna sustatzen da.

• Talde-lana eta parte-hartzea sustatzea, gaitasun sozial eta emozionalak garatuz.

• Sormena eta ikasteko grina garatzea.

• Pentsamendu zientifikoa eta konputazionala sustatzea.

• Euskarari eta euskal izaerari protagonismoa aitortzea.

• Generoaren ikuspegia erdigunean jartzea.

10-14 urte bitarteko gazteek aisialdi eskaintza izango dute. STEAM arloko hezitzaile baten laguntzarekin, zientzia eta teknologian oinarritutako jarduerak gauzatuko dituzte; besteak beste: Testu eta bloke bidezko programazioa landu, simulatzaile baten bidez soldatzen ikasi, robot kolaboratzaile bat akzioan ikusi, 3D inprimagailu bidezko inpresioan lehen urratsak eman, ZTIAM proiektu interesgarri bat gauzatu urratsez-urrats, mekanika kutsuko maketa erreal bat eraikiz... Gazteentzat erreferente izan daitezkeen ikerlariak/zientzialariak eta euren lanak ezagutuko dituzte, eskualdeko enpresak ere bisitatuko dituztelarik. Hau honela, gizarteko erronkei aurre egiteko gazteak ahalduntzea da xedea, pentsamendu kritikoa landuz.

?? Urriak 19tik maiatzaren 26 arte

?? Tolosaldea Lanbide Heziketa Institutua

⏰ LH5 eta LH6 (10-12 urte): Asteazkenak, 17:15-18:45 DBH1 eta DBH2 (12-14 urte): Asteazkenak, 19:00-20:30

?? Kuota: 10 euro hilabetean

Izen-ematea zabalik da, urriaren XX arte.

Informazio gehiagorako: tolosaldeagaratzen.eus

Harremanetarako: mendizabal@tolosaldea.eus

© tolosaldea
Telefonoa: 943651147
idazkaritza@tolosaldealh.eus