eseu
 

Merkataritzako ikasleak Tolosan barrena, Euskara ardatz hartuta

Erdi mailako Merkataritza zikloko ikasleak, Galtzaundi Tolosako euskara taldearekin aritu dira elkarlanean.

Lehenik, Galtzaundiri esker, tokiko merkataritzaren hizkuntza ohiturak ezagutu dituzte: Zein den euskararen gaur egungo egoera, hizkuntzak duen garrantzia bezeroen erosketa ohituretan…Horretaz gain, Galtzaundik egunerokotasunean dituen zereginak ere ezagutu dituzte: Itzulpenak, karteldegiak, diru-laguntzak…

Honen harira, ikasleek, gure herriko merkatariei Galtzaundik eskaintzen dizkien zerbitzuez hitz egin die baita euskaraldian izena emateko gonbita egin ere. Horretarako, ikasturtean zehar ikasgelan landutako salmenta teknika ezberdinak praktikan jarri behar izan dituzte.

Ekimen honi, euskaraldiaren hasierarekin batera, amaiera eman diogu.Bai ikasle eta antolatzaileen aldetik, esperientzia positiboa izan da. Aurrera begira, elkarlanean jarraitzeko asmoa azaldu dugu.

© tolosaldea
Telefonoa: 943651147 |
idazkaritza@tolosaldealh.eus |