
Iraganeko merkataritza, egungo merkatarien jakin-min
Erdi mailako Merkataritza eta Goi mailako Administraritza zikloetako ikasleek, XX.mendearen hasieran, Bidasoaldeako merkataritza nolakoa zen ezagutzeko aukera izan zuten.
Xanti Elizagoien eta Mikel Albisuren bisita izan genuen eskolan. Xanti, sortzez, Etxalartarra da. Gazte gaztetatik kontrabandoan aritua, bai bere eskualdean bai Europan zehar ere. Gaur egun, Mikelekin elkarlanean, bere bizipenak eta kontrabandista izatearen hainbat bitxikeria kontatu zizkigun.
Beraiekin une goxo bat igarotzeko aukera izan genuen eta kontrabandisten ibilbidea, Etxalarren, bertatik ezagutzeko gonbita egin ziguten. Baita beraien Escape Roomean edota udalekuetan parte hartzekoa ere.