Gure ikastetxeko ikasleen parteartze bikaina UNIRE soldadura lehiaketan
Martxoaren 8an eta 9an FICOBA erakustazokan UNIRE soldadura eta batasun-teknologien lehen azoka egin da. Bertan, teknologia horiekin zerikusia duten Estatuko enpresa nagusiak bildu dira.
Azokarekin batera, soldadurako ikasleei eta profesional gazteei zuzendutako UNIRE I. soldadura-lehiaketa egin da. Lehiaketa hiru kategoriatan egin da (elektrodo estaliko soldadura, TIG soldadura eta MAG soldadura), eta bertan euskal gazteek eta Estatuko gainerako herrialdeetako gazteek hartu dute parte (Madril, Bartzelona, Cadiz, Huelva, Kantabria, Kordoba, Zaragoza…).
TOLOSALDEA LHII institutuak TIG soldadura kategorian parte hartu du Igor Garmendia ikaslearekin, sailkapenean bigarren postua lortuz eta Beñat Irazustabarrenarekin MAG soldadura kategorian, hirugarren postua lortuz. Zorionak bioi egindako lanagatik.