Edukira joan
ES EU EN
 

1. SARRERA

Garapen jasangarrirako 2030 agenda betetze aldera, ikastetxeak jasangarritasun irizpideak eta baliabideen kontsumoa murrizteko eta kontrolatzeko neurriak sistematikoki txertatu behar ditu eskolako bizitzan. Ildo honetan beharrezkoa da ikastetxeak bere jasangarritasun konpromiso propioak gauzatzea, bere curriculum proiektu propioari dagokionez. Eta ondorioz beharrezkoa da jasangarritasunaren aldeko helburuak eta jarduerak hezkuntzako antolamendu dokumentuetan txertatzea.

2. JASANGARRITASUNAREN ALDEKO KONPROMISOA

2.1.Erosketa kudeaketa

Irakaskuntza prozesurako erabiltzen diren materialen erosketa modua ahalik eta jasangarriena izateko konpromisoa. Antolatzen diren eskolaz kanpoko ekintzetarako jakiak ingurukoak eta garaikoak izatea lehenetsiko da.

2.2.Mugikortasuna

Tolosako C02 isurketen eragile nagusia garraioa izanik, ikastetxeak pertsonen garraio jasangarria sustatzeko konpromisoa adierazten du, teknologiak eskaintzen dituen irtenbideak arakatuz eta eskumena duen eremuetan eraginez.

2.3.Baliabide eta hondakinen kudeaketa

Elementuak hondakin izatera iritsi aurretik, bizi-zikloan ahalik eta gehien mantentzeko konpromisoa adierazten dugu, berrerabilpena edo moldaketak arakatuz eta, ahal den neurrian, aplikatuz. Ziklotik ateratzen den elementua sailkatutako hondakin izango da eta behar duen tokia eskainiko zaio sailkako kudeaketa egin ahal izateko. Arautegiak eskatzen duen moduan kudeatuko da.

2.4.Parte hartzea

Parte hartzeko txandakako sistema erabilita, ikastetxeko pertsona orok izango du parte hartze aktiboa ingurumen ekintzetan .

2.5 Curriculuma

Urtero, ziklo bakoitzean, jasangarritasunarekin zerikusia duen erronka bat burutuko da, Ethazi metodologia ikertzaile eta parte hartzailea erabiliz.

© tolosaldea
Telefonoa: 943651147
idazkaritza@tolosaldealh.eus