MEKATRONIKA INDUSTRIALA (ELEANITZA AUKERAN)
Titulu honen konpetentzia orokorra da sistema mekatroniko industrialak konfiguratzea eta optimizatzea, eta horiek muntatzeko eta mantentzeko lanak planifikatzea, gainbegiratzea eta/edo gauzatzea, betiere kalitatearen, segurtasunaren, laneko arriskuen prebentzioaren eta ingurumenarekiko errespetuaren arloko protokoloak jarraituta.
![]() |
Ikasketa Plana
Moduluak | Orduak |
---|---|
Sistema hidraulikoak eta pneumatikoak | 132 |
Sistema elektrikoak eta elektronikoak | 132 |
Makina-elementuak | 99 |
Fabrikazio-prozesuak | 165 |
Sistema mekatronikoen irudikapen grafikoa | 132 |
Sistemen integrazioa | 231 |
Laneko prestakuntza eta orientabidea. | 99 |
Moduluak | Orduak |
Sistema mekanikoak | 160 |
Sistema mekatronikoen konfigurazioa | 160 |
Mantentze-lanen eta kalitatearen prozesuak eta kudeaketa | 100 |
Sistema mekatronikoen simulazioa | 80 |
Mekatronika industrialeko proiektua | 50 |
Ingeles teknikoa | 40 |
Enpresa eta ekimen sortzailea | 60 |
Lantokiko prestakuntza | 360 |
Lanbide-ingurunea
![]() |
Titulu hau lortzen duten pertsonek sistema mekatronikoak edo makineria, industria-tresneria eta linea automatizatuak garatzera eta gainbegiratzera, eta horien proiektuak garatzera, zuzentzen diren enpresetan, batez ere pribatuetan, egiten dute lan, beren kontura edo besteren kontura.
Lanbide eta lanpostu garrantzitsuenak hauek dira:
• Makineriako eta industria-tresneriako instalazioak mantentzeko prozesuak planifikatzeko eta programatzeko teknikaria.
• Makineriako eta industria-tresneriako instalazioen muntaia-taldeko burua.
• Makineriako eta industria-tresneriako instalazioen mantentze-taldeko burua.