eseu
 

MEKANIZAZIOA (ELEANITZA AUKERAN)

Titulu honen gaitasun orokorra da txirbil-harroketaren, konformazioaren eta prozesu berezien bidezko mekanizazio-prozesuak gauzatzea, makina-erremintak prestatu, programatu eta maneiatuta, lortutako produktua egiaztatuta, eta kalitate, segurtasun eta ingurumen-babeseko zehaztapenak beteta.

 

Ikasketa Plana

Moduluak Orduak
Mekanizazio-prozesuak 165
Txirbil-harroketa bidezko fabrikazioa 363
Sistema automatizatuak 165
Metrologia eta saiakuntzak 132
Interpretazio grafikoa 132
Ingeles teknikoa 33

Moduluak Orduak
Zenbakizko kontrol bidezko mekanizazioa 252
Urraduraren, elektrohigaduraren, ebaketaren, konformazioaren eta prozesu berezien bidezko fabrikazioa 210
Laneko prestakuntza eta orientabidea 105
Enpresa eta ekimen sortzailea 63
Lantokiko prestakuntza 380

Lanbide-ingurunea

Irudi profesional honek metalak transformatzeko industrietan egiten du lan. Industria horiek makineria eta ekipo mekanikoak, material eta ekipo elektriko elektroniko eta optikoak, eta industria-sektoreari dagokion garraio-materiala eraikitzeko azpisektoreen barruan daude.

Lanbide eta lanpostu garrantzitsuenak hauek dira:

- Makina-erreminten langile doitzailea

- Metalen leuntzailea eta erreminten zorrotzailea.- Metalak lantzeko makinen eragilea.

- Makina-erreminten eragilea.

- Industria-roboten eragilea.

- Erreminten fabrikazioko langileak, mekanikariak eta doitzaileak, eredugile matrizegileak eta antzekoak.

- Tornularia, fresatzailea eta mandrinatzailea.

Ikusi gehiago

© tolosaldea
Telefonoa: 943651147 |
idazkaritza@tolosaldealh.eus |