Edukira joan
EU ES
 

EGOKITZAPEN FISIKOA (ESKAINTZA BERRIA 2021.2022 IKASTURTEAN)

INFORMAZIOa [+]:  615775677

 

Titulu honen konpetentzia orokorra da egokitzapen fisikoko programak prestatzea, koordinatzea, garatzea eta ebaluatzea, erabiltzaile mota guztientzako eta praktikatzeko eremu desberdinetarako, jarduerak dinamizatuz eta bizi-kalitatea eta osasuna hobetzera bideratuz, segurtasuna bermatuz eta kalitate-irizpideak aplikatuz, bai prozesuan bai zerbitzuaren emaitzetan.

 

Ikasketa plana

Modulua Orduak
Gizarte-trebetasunak 99
Egoera fisikioa baloratzea eta istripuetan esku hartzea 198
Musika-euskarriaren bidezko egokitzapen fisikoko oinarrizko jarduerak 198
Egokitzapen fisikoa uretan 198
Kontrol posturala, ongizatea eta mantentze funtzionala 198
Laneko prestakuntza eta orientabidea 99
Modulua Orduak
Modulua Orduak
Fitness-a erabilera anitzeko gelan 240
Musika-euskarriaren bidezko egokitzapen fisikoko jarduera espezializatuak 160
Hidrozinesia-teknikak 100
Egokitzapen fisikoko proiektua 50
Ingeles teknikoa 40
Enpresa eta ekimen sortzailea 60
Lantokiko prestakuntza 360

Lanbide-ingurunea

Titulu hori eskuratzen dutenek arlo publikoan (Estatuko administrazio orokorrean eta autonomia erkidegoetako nahiz tokiko administrazioetan) zein izaera pribatuko entitateetan lan egiten dute; gimnasioetan, kirol-zerbitzuetako enpresetan, kirol-patronatuetan edo udaletako kirol-entitateetan, klubetan edo kirol-elkarteetan, izaera sozialeko klubetan edo elkarteetan, turismo-enpresetan (hotelak, kanpinak eta bainuetxeak, besteak beste), langileentzako kirol-zerbitzuak dituzten enpresa handietan, zentro geriatrikoetan edo izaera sozialekoetan, kirol-federazioetan edo kirol-erakunde publikoetan (aldundiak eta kirolzuzendaritza orokorrak, besteak beste).

Hauek dira laneratzeko produkzio-sektoreak: egokitzapen fisikoko sektorea, dela fitness alderdia dela wellness alderdia era kirolaren sektorea.

Hauek dira zeregin eta lanpostu aipagarrienak:

- Gimnasioetako edo kiroldegietako erabilera anitzeko geletako eta ur-instalazioetako egokitzapen fisikoko entrenatzailea.

- Musikaren laguntzaz egiten den taldekako egokitzapen fisikoko entrenatzailea gimnasioetan, ur-instalazioetan edo kiroldegietan.

- Entrenatzaile pertsonala. - Hidrozinesiako eta gorputz-zaintzako taldeetako irakaslea.

- Egokitzapen fisikoko jardueren sustatzailea.

- Egokitze fisikoko jardueren animatzailea

- Egokitzapen fisikoko eta hidrozinesiako jardueren koordinatzailea.

- Aerobic-eko, step-eko, indoor zikloko, uretako fitness-eko eta antzeko jardueretako monitorea.

- Kolektibo berezientzako egokitzapen fisikoko jardueretako irakaslea

 

Gehiago ikusi nahi izanez gero...

© tolosaldea
Telefonoa: 943651147
idazkaritza@tolosaldealh.eus