Edukira joan
EU ES

NATUR INGURUNEKO ETA AISIALDIKO GIDARITZA

Titulu honen konpetentzia orokorra da ibilbideak antolatzea eta taldeak gidatzea mendi baxu eta ertaineko ingurune naturaletan, eremu elurtu nordikoetan, zailtasun txikiko barrunbetan, arrisku txikiko sakanetan, ingurune urtarretan eta aisialdirako eta abenturarako instalazioetan, oinez, sokekin, bizikletaz, itsasontzietan eta zaldiz aurrera eginez. Bai eta aisialdiko jarduerak dinamizatzea,parte-hartzaileei egokituz. Ingurumena errespetatuz eta kalitatea eta segurtasuna bermatuz.
 

 

Ikasketa plana

Moduluak Orduak
Ekitazio-teknikak 99
Zaldi-ibilbideetako gida 66
Taldeei arreta ematea 66
Ibilbideak antolatzea 99
Behe eta erdi mailako mendietako gidaritza 231
Bizikleta-gidaritza 165
Aisialdiko teknikak 132
Igeriketa-teknikak 99
Ingeles teknikoa 33
Moduluak Orduak
Sorospena natura-ingurunean 168
Uretako gidaritza natura-inguruneetan 147
Maniobrak sokekin 147
Laneko prestakuntza eta orientabidea 105
Enpresa eta ekimen sortzailea 63
Lantokiko prestakuntza 380

Lanbide-ingurunea

Titulu hau eskuratzen duten pertsonek, kirol- eta jolas-jardueretan, naturan eta turismo aktiboan, kirol- edo abentura-turismoan, aisialdiko eta abenturazko instalazioetan, bai eta aisialdiko gizarte eta hezkuntza-jardueraetan ere, egiten dute lan. Jarduera horien antolaketan, garapenea, dinamizazioan, jarraipenean eta ebaluazioan eta baita ere uretako espazio naturaletako prebentzio, zaintza eta erreskatetan. Uretako esku-hartze unitateetan eta erreskatea eta sorospenetan ere egin dezakete lan.

Lanbide-jarduera modu autonomoan nahiz kontratatuan egiten da, eremu publikoan (administrazio orokorra, autonomikoa edo tokikoa izan) eta eremu pribatuan, haur eta gazteentzako kirol, turismo eta aisialdi eta denbora libre hezigarriaren produkzio-sektoreei lotutako zerbitzu-enpresa handi, ertain eta txikietan.

Hauek dira okupazio eta lanpostu garrantzitsuenak:

• Mendi ertainera arteko lurreko ibilbideen diseinatzailea

• Mendi ertainera arteko zaldi-ibilbideen diseinatzailea.

• Bizikleta-ibilbideen diseinatzailea, erdi-mailako mendietan.

• Uretako inguruneko ibilbideen diseinatzailea..

• Ingurune naturalean gidatutako kirol-jarduera fisikoen diseinatzailea.

• Bizikletazko ibilbideen eta ekitaldien prebentzio eta segurtasun-arduraduna.

• Zaldizko ibilbide eta ekitaldietako prebentzio eta segurtasun-arduraduna.

Mendi-ibilien eta behe- eta erdi-mailako mendi-ibilien gida. Mendi baxu eta ertaineko zeharkaldia, eta nordikoak bezalako ibilbide elurtuak erraketekin. Zailtasun txikiko sakanen gida.

• Zailtasun txikiko espeleologia-gida.

• Mendiko bizikletaz egiteko ibilbideen gida.

• Zikloturismoko ibilbideen gida.

• Zaldi-ibilbideen gida.

• Aisia-ontzi salbuetsietako ur-inguruneko ibilbideen gida

• Haurrentzako eta gazteentzako hezkuntza-aisialdiko begiralea, kanpamenduetan, gazte-aterpetxeetan eta udalekuetan, baserri-eskoletan, eta natur ikasgela eta eskoletan.

• Eskola-esparruko jardueren begiralea.

• Aisialdiko eta abenturazko instalazioetako begiralea.

• Itsas hondartzetako soroslea.

• Laku eta urtegietako soroslea.

• Uretako esku-hartze unitateetan laguntzeko soroslea.

• Ingurune naturaleko uretako jardueretako soroslea.

• Ur- eta kirol-jardueretako soroslea.

• Ibai-hondartzetako soroslea

Informazio gehiago...
© tolosaldea
Telefonoa: 943651147
idazkaritza@tolosaldealh.eus