ADMINISTRAZIO ETA FINANTZAK (ELEANITZA AUKERAN)
Titulu honen konpetentzia orokorra da enpresa publiko edo pribatu baten merkataritzaprozesuetan, lan-prozesuetan, kontabilitate-prozesuetan eta prozesu fiskal eta finantzarioetan kudeaketa- eta administrazio-eragiketak antolatzea eta egitea, eta horretarako, indarrean dagoen araudia eta kalitate-kudeaketako protokoloak aplikatzea, informazioa kudeatzea, bezeroen eta/edo erabiltzaileen gogobetetasuna ziurtatzea eta laneko arriskuen prebentzioko eta ingurumen-babeseko arauen arabera jardutea.
![]() |
Ikasketa Plana
Moduloak | Orduak |
---|---|
Giza Baliabideak eta Erantzukizun Sozial Korporatiboa | 99 |
Ofimatika eta informazio prozesua | 231 |
Merkataritza jardueraren prozesua | 198 |
Komunikazioa eta Bezeroarekiko arreta | 132 |
Ingelera | 132 |
Giza Baliabideen kudeaketa | 99 |
Lan Prestakuntza eta Orientabidea | 99 |
Moduloak | Orduak |
Enpresa eta Lege dokumentuen kudeaketa | 100 |
Finantza Kudeaketa | 120 |
Kontabilitatea eta Fiskalitatea | 180 |
Merkataritza eta logistika Kudeaketa | 80 |
Enpresa Simulazioa | 120 |
Administrazio eta Finantzatako Proiektua | 50 |
Lantokiko Prestakuntza | 360 |
Lanbide-ingurunea
![]() |
Titulu hau lortzen duten pertsonek enpresa handietan, ertainetan eta txikietan egiten dute lan –edozein jarduera-sektoretan, baina batez ere zerbitzu-sektorekoetan–, baita administrazio publikoetan ere. Enpresa eta erakunde horietan, administrazio-zereginak egiten dituzte lanaren, merkataritzaren, kontabilitatearen eta zergen arloko kudeaketan eta aholkularitzan. Zerbitzua eta arreta eskaintzen diete bezeroei eta hiritarrei, administrazio-izapideak egiten dituzte administrazio publikoekin, eta enpresaren artxiboa eta komunikazioak kudeatzen dituzte.
Norberaren konturako langileak izan daitezke, norberaren enpresaren kudeaketa eginez edo jarduera ekonomiko baten jardun librearen bitartez, hala nola finantza-aholkularitza batean, lan-aholkularitza batean edo proiektu-estudio batean.
Lanbide eta lanpostu garrantzitsuenak hauek dira:
• Bulegoko administraria.
• Merkataritza-administraria.
• Finantza-administraria.
• Kontabilitate-administraria.
• Logistika-administraria.
• Banku eta aseguruetako administraria.
• Giza baliabideetako administraria.
• Administrazio publikoko administraria.
• Aholkularitza juridiko edo fiskaletako edo kontabilitate- edo lan-aholkularitzetako, edo gestorietako administraria.
• Kobrantzen kudeaketako teknikaria.
• Bezeroenganako arretako arduraduna.