eseu
 

PLATAFORMA ANITZEKO APLIKAZIOEN GARAPENA

Titulu honen konpetentzia orokorra da plataforma anitzeko aplikazioak garatzea, ezartzea, dokumentatzea eta mantentzea, berariazko teknologiak eta garapen-inguruneak erabiliz, datuak modu seguruan atzitzen direla bermatuz, eta ezarritako estandarretan eskatzen diren “usagarritasunaren” eta kalitatearen irizpideak betez.

Ikasketa Plana

Moduluak Orduak
Informatika-sistemak 165
Datu-baseak 198
Programazioa 264
Markatzeko lengoaiak eta informazioa kudeatzeko sistemak 132
Garapen-inguruneak 99
Ingeles teknikoa 33
Laneko prestakuntza eta orientabidea 99

Moduluak Orduak
Datu-atzipena 120
Interfazeen garapena 140
Multimedia-programazioa eta gailu mugikorrak 100
Zerbitzu eta prozesuen programazioa 80
Enpresa-kudeaketako sistemak 100
Plataforma anitzeko aplikazioak garatzeko proiektua 50
Enpresa eta ekimen sortzailea 60
Lantokiko prestakuntza 360

Lanbide-ingurunea

Lanbide-irudi honek edozein tamainatako entitate publiko edo pribatuetan egiten du lan, besteren kontura zein norberaren kontura, hainbat esparrutako plataforma anitzeko informatika-aplikazioak garatzearen arloan: enpresa- eta negozio-kudeaketa, bezeroekiko harremanak, hezkuntza, aisialdia, gailu mugikorrak eta entretenimendua, besteak beste; intranet, extranet eta Internet irismeneko inguruneetan ezarritako eta garatutako aplikazioak; enpresa-baliabideak planifikatzeko eta bezeroekiko harremanak kudeatzeko sistemak ezartzea eta egokitzea.

Lanbide eta lanpostu garrantzitsuenak hauek dira:

• Enpresa- eta negozio-kudeaketako informatika-aplikazioak garatzea.

• Helburu orokorreko aplikazioak garatzea.

• Entretenimenduaren eta informatika mugikorraren esparruko aplikazioak garatzea.

Ikusi gehiago

© tolosaldea
Telefonoa: 943651147 |
idazkaritza@tolosaldealh.eus |