eseu
 

GIZARTE- ETA KIROL-IRAKASKUNTZA ETA -ANIMAZIOA (ELEANITZA AUKERAN)

Titulu honekin lotutako konpetentzia orokorra kirol- eta jolas-jarduera fisikoko animazioproiektuak prestatzea, kudeatzea eta ebaluatzea da erabiltzaile mota guztientzat, irakaskuntzako, gizarte- eta kirol-inklusiorako eta denbora libreko jarduerak programatuz eta gidatuz, inplikatutako profesionalen jarduna koordinatuz, segurtasuna bermatuz, ingurumena errespetatuz eta erabiltzaileen gogobetetasuna lortuz; hori guztia, aurreikusitako kostu-mugen barruan.

 

Ikasketa Plana

Moduluak Orduak
1124. Talde-dinamizazioa 99
1136. Egoera fisikoa baloratzea eta istripuetan esku hartzea. 198
1138. Animazio turistikoko jolasak eta jolas-jarduera fisikoak 99
1139. Banakako kirol-jarduera fisikoak 231
1140. Taldeko kirol-jarduera fisikoak 165
1143. Kirol-jarduera fisikoak irakasteko metodologia 99
1145. Laneko prestakuntza eta orientabidea 99

Moduluak Orduak
1123. Aisialdiko eta denbora libreko jarduerak 140
1137. Gizarte- eta kirol-animazioa planifikatzea 40
1141. Tresna bidezko kirol-jarduerak fisikoak 160
1142. Gizarte-inklusiorako kirol-jarduera fisikoak 160
1144. Gizarte- eta kirol-irakaskuntzako eta -animazioko proiektua 50
E-200. Ingeles teknikoa 40
1146. Enpresa eta ekimen sortzailea 60
1147. Lantokiko prestakuntza 360

Lanbide-ingurunea

Titulu hori lortzen duten pertsonek esparru publikoan (administrazio orokorra, autonomikoa edo tokikoa) egin dezakete beren jardun profesionala, edota kirol-irakaskuntzarako, egokitzapen fisikorako, gizarte- eta kirol-arloko inklusiorako eta jolas-arlorako zerbitzuak eskaintzen dituzten erakunde pribatuetan zein enpresa handi, ertain eta txikietan.

Profesional horiek arlo hauetan gauzatzen dute beren jarduera: gizarte-animazioa, testuinguru eta adin desberdinetarako kirol-irakaskuntza fisikoa, animazio turistikoa eta haur eta gazteentzako hezkuntza-aisialdiko jarduerak. Jarduerak planifikatzeaz, antolatzeaz, dinamizatzeaz eta ebaluatzeaz arduratuko dira.

Halaber, era guztietako erabiltzaileentzako eta turismo aktiboko enpresentzako lehiaketa ezofizialen eta kirol-ekitaldi fisiko txikien antolakuntzaz arduratu daitezke.

Haien jarduera kirol-instalazio konbentzional eta ez-konbentzionaletan eta natura-ingurunean garatzen da, bai eta instalazio turistikoetan ere, hala nola hoteletan, bainuetxeetan, turismorako kanpamenduetan eta opor-herrietan.

Hauek dira laneratzeko ekoizpen-sektoreak: kirola, turismoa, eta haur eta gazteentzako hezkuntza-arloko aisialdia eta denbora librea. Hauek dira zeregin eta lanpostu aipagarrienak:

  • - Kirol-jarduera fisikoen irakaslea (igeriketa, atletismoa, saskibaloia, boleibola, tenisa eta padela, bestek beste).
  • - Kirol-jarduera fisikoen eta jolas-jardueren animatzailea.
  • - Gizarte- eta kirol-arloko inklusio-jardueretako animatzailea.
  • - Turismo-instalazioetako gau-jaialdietako eta ikuskizunetako animatzailea.
  • - Turismo-instalazioetako aire zabaleko jolas-jardueren animatzailea.
  • - Kirol-animazioko jardueren koordinatzailea.
  • - Enpresa turistikoen edo erakunde publiko eta pribatuen kirol-instalazioetako kiroljarduera fisikoen koordinatzailea.
  • - Haurrentzako eta gazteentzako hezkuntza-aisialdiko koordinatzailea.
  • - Kanpalekuen, gazte-aterpeen, kolonia-etxeen, abeletxe-eskolen, gaztelekuetako gelen eta natura-eskolen koordinatzailea.
  • - Curriculumetik kanpoko jardueren koordinatzailea eskola-eremuan.
  • - Haurrentzako eta gazteentzako hezkuntza-aisialdiko proiektuen arduraduna.
  • - Haurrentzako eta gazteentzako hezkuntza-aisialdiko zuzendaria.
  • - Kanpalekuen, gazte-aterpeen, kolonia-etxeen, abeletxe-eskolen, gaztelekuetako gelen eta natura-eskolen zuzendaria.
  • - Curriculumetik kanpoko jardueren zuzendaria eskola-eremuan.
  • - Animazio turistikoko saileko burua.
  • - Kirol-lehiaketa ez ofizialetako kronometratzailea, epailea eta arbitroa.
  • - Oinarrizko mailako edo gizarte-arloko lehiaketetako eta oinarrizko kirol-ekitaldietako kirol-sustatzailea.
  • - Kanpamenduetako kirol- eta jolas-jarduera fisikoen monitorea.
  • - Denbora libreko monitorea.
  • - Uretako instalazioetako soroslea.

Informazio gehiago nahi izanez gero +
© tolosaldea
Telefonoa: 943651147 |
idazkaritza@tolosaldealh.eus |