
MISIOA
Gizarte aldakor honen beharretara egokitutako prestakuntza euskaraz ematea, metodologia eraginkorrak erabiliz eta enpresa zein erakundeekin lankidetzan arituz.
IKUSPEGIA
Ikasleak gure bezero nagusi izanik, baloreetan oinarritutako prestakuntza eskaini nahi dugu, etorriko diren erronkei aurre egingo dion ikastetxe erreferentea izan nahi dugu. Hau lortu ahal izateko, langileriari bere bizitza profesional eta pertsonalaren garapenerako aukera desberdinak eman nahi dizkiogu.
Gure prestakuntza-eskaintza aberasteko enpresekin ditugun harremanak, berrikuntza proiektuak, internazionalizazioa eta abar bultzatu nahi ditugu.
BALIOAK
1. Parekidetasuna: Denontzat aukera eta baldintza berdinak izatea, estereotipoak apurtuz.
2. Pertsonak: Pertsonak errespetatzea aniztasuna kontuan hartuz.
3. Konpromisoa: Banakoak bere lanarekiko, ikastetxearekiko eta gizartearekiko duen ardura, inplikazioa eta errespetua sustatzea parte izatearen sentimendua areagotzeko.
4. Jasangarritasuna: Gure egunerokotasunean ingurunea zaintzea.
5. Euskara: Eguneroko gure lana euskaraz izatea.