Hezkuntzari eta prestakuntzari beste ikuspuntu bat eman nahi dio Tolosaldean Ikastnek, ezagutzan oinarritutako gizartearen eta ekonomiaren erronkei era koherentean eta integralean aurre egin ahal izateko etengabeko ikaskuntza edo bizitza osoan zeharreko ikaskuntza ezinbesteko baldintzatzat hartzen du.
Gure lurraldea berrikuntzaren eta jakintzaren lurralde bihurtzeko proiektuan aurrera egitea da gure helburua. Etorkizunera begira apustu sendoa egin dugu, I+G+b (ikerketa + garapena + berrikuntza) planaren ildotik. Horregatik, Europako Gizarte Fondoak eta Eusko Jaurlaritzak Bizitza Osoan Zeharreko Ikaskuntza (BOZI) kanpaina jarri dute abian Tolosaldean, interes handia piztu duen lan merkatu berriaren ezaugarriek bultzaturik.
Tolosaldean Ikastnek ikaskuntza testuinguru formaletara (ikastetxe, lanbide heziketa eta unibertsitateak) mugatzen duen ideia gainditzen du, eta horren ordez, testuinguru ez formaletan eta informaletan (eguneroko bizitzan, familian, lanean, aisialdian ...) jasotako ikaskuntza ere aintzat hartzen du.
Norentzat zuzendua? Proiektu honen hartzaileak, herritarrak osotasunean dira, baina bereziki lan merkatutik urrunen dauden pertsonentzako pentsatua izan da: etorkinak, lan merkatutik kanpo dauden emakumeak, langabetuak, etabar.
Prestakuntzaren informazio gaurkotua gune bakar batean, herritarren eskura egon ahal izateko eta gainera balio erantsiko zerbitzua eskaintzen du Tolosaldean Ikastnek; on-line aholkularitzaz gain, presentziazko zuzeneko aholkularitza; ikasketa ibilbide pertsonalizatua zehazten lagundu, pertsonen beharrak/desioak aztertu eta irtenbide egokiak proposatu, etabar.