MEC-DIGEA: Erronketan oinarritutako ikaskuntza prozesuaren digitalizazioa, ERP plataforma batean
Berrikuntza-proiektu honen helburua erronketan oinarritutako elkarlaneko ikaskuntza-prozesua digitalizatzea izan da, hainbat ikastetxeren eta lanbide-arloren artean esperientziak partekatuz, kontuan hartuta gainera, enplegagarritasunean funtsezkoa den eragile baten ikuspegia, enpresa dena, eta ERP plataforma bat.
Proiektuan zehar, erronkak kudeatzeko eredu bat garatu da, DIGEA eredua deitu zaiona Eredu hau erronketan oinarritua da, eta PDCA (Plan, Do, Check, Adjust) kudeaketa-eredutik, ikastetxeen metodologia aktiboetako esperientzietatik eta Lanbide Heziketako sisteman aitortutako hainbat eredutatik abiatuta zehaztu da.
Proiektu honetan CIFP Tolosaldea LHIIk Lanbide Heziketako beste ikastetxe batzuekin batera jardun da: CIFP IMH LHII (Elgoibar), CIFP MEKA LHII (Elgoibar), Institut Escola del Treball (Bartzelona); eta Mecanizados INDARPAK (Iurreta) enpresak ere parte hartu du.
Proiektuari buruzko informazio gehiago: Digea.eus
Nekazaritza hazien ernalketarako kamara frigorifiko berezi batzuen montaje, egokitze eta martxan jartzea
Nekazaritza azterketak egiten dituen zentru batek, nekazaritza haziak ernaltzeko temperatura eta hezetasun zehatzak kontrolatzeko gai diren, eta gainera prozesua ikus daitekeen egokitutako kamara frigorifiko berezi batzuk behar ditu, temperatura eta hezetasun zehatzak kontrolatzeko gai direnak, eta gainera prozesua ikus daitekeena.
Horretarako, haziak ernaltzeko eta kontserbatzeko 4 kamara frigorifiko berezi prestatzeko prozesua antolatu da, kontutan izanik hauetako bakoitzak, temperatura eta hezetasun baldintza zehatzak kontrolatzeko gai izan behar duela.
Ondoren, martxan jarri eta prozesuaren kontrolerako parametrizazio eskuliburu eta azalpenak eman zaizkio.
Gure ikastetxeko ikasleen parteartze bikaina UNIRE soldadura lehiaketan
Martxoaren 8an eta 9an FICOBA erakustazokan UNIRE soldadura eta batasun-teknologien lehen azoka egin da. Bertan, teknologia horiekin zerikusia duten Estatuko enpresa nagusiak bildu dira.
Azokarekin batera, soldadurako ikasleei eta profesional gazteei zuzendutako UNIRE I. soldadura-lehiaketa egin da. Lehiaketa hiru kategoriatan egin da (elektrodo estaliko soldadura, TIG soldadura eta MAG soldadura), eta bertan euskal gazteek eta Estatuko gainerako herrialdeetako gazteek hartu dute parte (Madril, Bartzelona, Cadiz, Huelva, Kantabria, Kordoba, Zaragoza…).
TOLOSALDEA LHII institutuak TIG soldadura kategorian parte hartu du Igor Garmendia ikaslearekin, sailkapenean bigarren postua lortuz eta Beñat Irazustabarrenarekin MAG soldadura kategorian, hirugarren postua lortuz. Zorionak bioi egindako lanagatik.
Enpresaren digitalizazio bidean, ERP baten ezarpenerako laguntza eta asesoritza teknikoa
Enpresak bere lan modu tradizionaletik digitalera saltoa eman asmotan, gure ikastetxeak dokumentazioaren digitaliazaio prozesu horretan lagundu behar dio, eta ondoren ERP horren antolamendu prozesua sortu. Horretarako bere dokumentazioa hasieratik digitalizatzen hasi behar izan da, eta ondoren, informazioaren arkitektura bat diseinatu eta eraiki, ondoren ERParekin lotura egokia antolatzeko asmoz. Azkenik, enpresan prozesu guztiaren ezarpena gauzatu da, eta martxan jarri.
Fabrikazio aurreratua eta digitalizazioan oinarritutako konplexutasun eta tamaina handiko konformazio multzoen muntaia eta kalitate kontrolan aplikatzea
Proiektuaren helburu nagusia konplexutasun, zehaztasun eta tamaina handiko konformazio piezen fabrikazio prozesua eta neurketa dimentsionala aldi berean bermatuko dituen soluzio teknologikoak aplikatzea industria 4.0 oinarritutako teknologietaz baliatuz da. Hau da, irudi bidezko digitalizazioan oinarrituz fabrikazio eta muntaia prozesuan bertan kontrol dimentsionala bermatzea ahalbidetuko luketen soluzio teknologikoen garapena.
Metalen fabrikazio prozedura gehinetan (mekanizazioa, forja, estampazioa, ebaketa, galdaketa, galdaragintza-soldadura...) aurrerabide handiak ematen ari dira bakoitzaren erronkei egokitutako teknologiak moldatuz eta egun dauden industria 4.0ko esparru ezberdinak uztartuz. Baina pieza handi eta konplexuak ekoizteko askotan aurretik azaldutako fabrikazio prozeduren konbinazioa behar izaten da eta prozesuen konbinazioa berak eta piezen tamainak dakarzten zailtasunek ez diete ohiko 4.0ko teknologi soluzioek erantzun bat ematen.
Tolosaldeako ETEekin dugun hartu-emana eta ezagutzaren ondorioz, inguruko enpresek duten arazo amakomunen jakitun egin gara eta gainera soluzio partzialen partaide ere izan gara Tkgune proiektu erberdinen bidez. Hori dela eta, enpresen esperientzia eta baliabideak eta geureak elkartuta irtenbide teknologiko egokiena lortzea da helburua, non konplexutasun, zehaztasun eta tamaina handiko konformazio piezen fabrikazioa eta neurketa dimentsionala aldi berean bermatuko dituen soluzio teknologikoak aplikatzea industria 4.0 oinarritutako teknologietan oinarrituz. Hau da, irudi bidezko digitalizazioan oinarrituz (ikusmen artifiziala, ikuskapen ez suntsikorra, eskanerrak, tomografia...) fabrikazio eta muntaia prozesuan bertan kontrol dimentsionala bermatzea ahalbidetuko luketen soluzio teknologikoen garapena.