Edukira joan
EU ES

Tolosaldea LHII-n XEDEA, gizarte aldakor honen beharretara egokitutako prestakuntza euskaraz ematea da, metodologia eraginkorrak erabiliz eta enpresa zein erakundeekin lankidetzan arituz.

Horretarako, Tolosaldea LHII-ko zuzendaritzak, talde lanean ikastetxeko gainerako kideekin batera, gure ikasleei, bezero nagusi izanik, baloreetan oinarritutako kalitatezko prestakuntza eskaini nahi diogu; langilegoari bere bizitza profesional eta pertsonalaren garapenerako aukera desberdinak eman eta eskualdeko enpresa eta erakundeekin harremanak mantenduz, berrikuntza proiektuak nahiz nazioartekotzea bultzatu nahi ditugu.

Era berean, Tolosaldea LHII-ko zuzendaritzatik apustu egiten dugu gobernu arduratsuaren jardunbideak jarraituz, Prozesuen bidezko Kudeaketa Sistema ezartzearen alde, etengabeko hobekuntzaren bitartez, zerbitzuen kalitatea, estrategiaren hedapena eta emaitzetara orientazioa ziurtatzen du.

Hau lortzeko, ezinbestekoa da Prozesuen bidezko Kudeaketa Sistema erakundeko pertsona guztiei helaraztea, informazioa, jakinarazpenak, prestakuntza, eta parte-hartzea era egoki eta eraginkorrean bultzatzeko.

Ziur gaude gure Prozesuen bidezko Kudeaketa Sistemak, sormena, eraginkortasuna, errentagarritasuna eta sentsibilizazioa garatzeko oinarri sendoak dituela eta honek, gure zerbitzuen lehiakortasunean eragingo duela, jarraitasuna mantenduz eta ikastetxeko hobekuntza garatuz.

                                         


 

© tolosaldea
Telefonoa: 943651147
idazkaritza@tolosaldealh.eus