
![]() |
Heziketa Integratua
Gure prestakuntza zerbitzuak gaur egungo egoerara egokitu nahi ditugu, eskaintza aztertuz, irakasleria prestatzen jarraituz, emakume gehiago ziklo industrialetara erakarriz, eleaniztasuna eta bizikidetza sustatuz, beti ere gure nortasun euskalduna kontutan izanda. Horretarako, ETHAZI ikastetxea izan nahi dugu, gure ziklo guztiak filosofia honetara egokitzeko asmoa dugu, ziklo bakoitzeko gaitasun mapak eguneratuz, ebaluazioak egiteko modua gaitasunetan oinarrituz eta ikastetxean ditugun gune desberdinak moldatuz. Guzti hau orain arte gure zigilu izan den bezeroenganako Zerbitzuen Kalitatea alde batetara utzi gabe..
Berrikuntza aplikatua
Berrikuntzaren aplikazioan eskualdeko erreferente izan nahi dugu, ikastetxean proiektu berritzaileak sortuz, enpresetan proiektu hauek aplikatuz, eta berritzaile izaten irakatsiz lehiakorrago izateko.
Ekintzailetza aktiboa
Kultura ekintzailea duen ikastetxea izaten jarraitu nahi dugu, ikasleengan sen hau gehiago errotzeko eta ekintzailetasun grina sendotzeko ekintzak antolatuz, sustatzaileei lagunduz eta enpresa berriak sortuz.
Nazioartekotzea
Gure inguruan dauden enpresen nazioartekotzean lagundu nahi dugu, lanbide heziketaren garrantzia azpimarratuz, atzerriko erakunde eta ikastetxeekin proiektuak garatuz mugikortasun esperientziak bultzatuz.
Ikastetxearen kudeaketaren eraldaketa
Ikastetxe Bateratua izateko, behar dugun pausuak eginez, baina batez ere kudeaketa parte hartzaile bat sustatuz, aurrerantz begiratu nahi dugu. Horretarako Ikerketa, Berrikuntza eta Prestakuntza triangeluan oinarrituz gure ezagutza identifikatuko dugu, ditugun gordailuak egokituz eta batez ere transferentzia egokia eginez ikastetxetik kanpo baina batez ere, ikastetxe barnean. Honetaz gain Lanbide Heziketako zentro espezializatuen, Inguruko erakundeen eta ikastetxeen sareetan parte-hartzeko asmoa dugu.