Enpresaren digitalizazio bidean, ERP baten ezarpenerako laguntza eta asesoritza teknikoa
Enpresak bere lan modu tradizionaletik digitalera saltoa eman asmotan, gure ikastetxeak dokumentazioaren digitaliazaio prozesu horretan lagundu behar dio, eta ondoren ERP horren antolamendu prozesua sortu.
Horretarako bere dokumentazioa hasieratik digitalizatzen hasi behar izan da, eta ondoren, informazioaren arkitektura bat diseinatu eta eraiki, ondoren ERParekin lotura egokia antolatzeko asmoz.
Azkenik, enpresan prozesu guztiaren ezarpena gauzatu da, eta martxan jarri.
Fabrikazio aurreratua eta digitalizazioan oinarritutako konplexutasun eta tamaina handiko konformazio multzoen muntaia eta kalitate kontrolan aplikatzea
Proiektuaren helburu nagusia konplexutasun, zehaztasun eta tamaina handiko konformazio piezen fabrikazio prozesua eta neurketa dimentsionala aldi berean bermatuko dituen soluzio teknologikoak aplikatzea industria 4.0 oinarritutako teknologietaz baliatuz da. Hau da, irudi bidezko digitalizazioan oinarrituz fabrikazio eta muntaia prozesuan bertan kontrol dimentsionala bermatzea ahalbidetuko luketen soluzio teknologikoen garapena.
Metalen fabrikazio prozedura gehinetan (mekanizazioa, forja, estampazioa, ebaketa, galdaketa, galdaragintza-soldadura...) aurrerabide handiak ematen ari dira bakoitzaren erronkei egokitutako teknologiak moldatuz eta egun dauden industria 4.0ko esparru ezberdinak uztartuz. Baina pieza handi eta konplexuak ekoizteko askotan aurretik azaldutako fabrikazio prozeduren konbinazioa behar izaten da eta prozesuen konbinazioa berak eta piezen tamainak dakarzten zailtasunek ez diete ohiko 4.0ko teknologi soluzioek erantzun bat ematen.
Tolosaldeako ETEekin dugun hartu-emana eta ezagutzaren ondorioz, inguruko enpresek duten arazo amakomunen jakitun egin gara eta gainera soluzio partzialen partaide ere izan gara Tkgune proiektu erberdinen bidez. Hori dela eta, enpresen esperientzia eta baliabideak eta geureak elkartuta irtenbide teknologiko egokiena lortzea da helburua, non konplexutasun, zehaztasun eta tamaina handiko konformazio piezen fabrikazioa eta neurketa dimentsionala aldi berean bermatuko dituen soluzio teknologikoak aplikatzea industria 4.0 oinarritutako teknologietan oinarrituz. Hau da, irudi bidezko digitalizazioan oinarrituz (ikusmen artifiziala, ikuskapen ez suntsikorra, eskanerrak, tomografia...) fabrikazio eta muntaia prozesuan bertan kontrol dimentsionala bermatzea ahalbidetuko luketen soluzio teknologikoen garapena.
Passive shower
Zer da?
Dutxa-platerean integratutako bero-berreskuratzailea da, dutxatzeko erabiltzen dugun uraren bero energia berreskuratzeko aukera ematen diguna, hornidura-saretik datorren ur hotza aurre berotuz.
Nola aurrezten du energia “Passive Showerrek”?
Premisa honetatik abiatzen gara: erabilitako ura nahasketa bat da, berotze-sistematik datorren ur beroa, eta hornidura-saretik datorren ur hotzetik datorrena; bakoitzaren erabilera-proportzioa kontsumokoaren tenperatura eta ur hotzaren tenperaturaren araberakoa da; zenbat eta hotzagoa izan sareko ura, orduan eta ur bero gehiago kontsumitzen da tenperatura baxua konpentsatzeko. Gure sistemak sareko ur hotza berotzen du ur beroaren kontsumoa murrizteko. Horretarako, dutxa-platerak erabilitako ur beroa kanalizatzen du eta plateraren gainazalean dagoen bero-trukagailu baten kanpoaldetik bideratzen du. Trukagailuaren barrutik ur beroarekin nahastu aurretik aurre berotzen den ur hotza doa. Hori dela eta, kontsumoko beharrezko tenperatura lortzeko beharrezkoa den ur beroaren kantitatea murriztu egiten da, eta horrek energia eta ekonomia aurreztea dakar.
Gizakia eta makina industrialen arteko komunikazio bide berrien integrazioa adimen artifizialeko ahots antzemate sistemen bitartez
Gaur egun, ordenagailuek, lehen makina batentzat ezinezkotzat jotzen ziren zereginak egin ditzakete, eta giza pertzepzio-trebetasunak eskatzen dituzten jarduerak automatizatu ditzakete, hala nola, aurpegiak eta hizkuntza ezagutzea, ikaskuntza automatikoa…. Proiektu honek ahots antzemate bitartez automatismoekin interakzioa lortzea du helburu.
Ikerketa eta teknologiaren txertatzea garatuko den proiektu honetan, Adimen Artifizial bidezko ahots antzemate sistema desberdinak aztertuko dira. Mundu industrialean, bere ezaugarri bereziak (zarata, kontroladore desberdinak, .. ) kontutan izanik eta sistema egokienaren hautaketak eginaz. Modu honetan, Lanbide Heziketako ikastetxe desberdinetan, landutako teknologia txertatzeko aukera izango litzateke.
Proiektuaren bitartez, jarraitzen diren beste helburu garrantzitsu batzuk, ondorengoak lirateke:
Adimen Artifizialaren Ahots Antzemate esparrua garatzea industrian.
Kanal berri bat zabaltzea gizaki eta industrial kontroladore desberdinen artean (PLC, CNC, Robot,..)
Naturaltasunez, hizkuntza bitartez jokatzeko aukera ematea industria munduko instalazio, makina eta robotekin elkarlanean jarduteko.
Proiektu honetan Bergarako MIGUEL ALTUNA eta Tolosako TOLOSALDEA LHII ikastetxeek hartu dute parte.
SAFEM- OKOBIO: Enpresan ezarri nahi den mekanizazio estrategia berri baten diseinua
Enpresa honek, sortu beharreko pieza batzuetan, erabiltzen den material eta geometriagatik, zailtasunak dauzkate piezak mekanizazitzerako garaian, bai prozesu baita neurritan sartzeko ere. Hori dela eta, gure ikastetxeko irakasle baten laguntza izan du bertako langilearekin batera elkarlanean, helburuak lortu ahal izateko.
Tolosaldea LH ikastetxea eta Tknika-ko WAAM proiektua
Aurten ere Tolosaldea LH ikastetxea, Tknikan lantzen ari den Fabrikazio Aditibo Metalikoaren espezializazio arloan, WAAM proiektuan parte-hartzen jarraitzen du.
Proiektu hau “Fabrikazio Aditibo” edo “Eransketa Bidezko Fabrikazio Metalikoa”rena da eta horren barruan pieza ertain eta handiko piezen fabrikazioa lantzen dugu.
Helburu nagusia, kasu praktikoen garapenaren bidez prozesuaren ezagutza lortzea da, bertan parte-hartzen duten aldagai nagusiak identifikatu eta kudeatuz, estrategia egokiak aukeratuz eta kontrolatu beharreko puntuak kontutan hartuz.
Teknologia hauen bidez, pieza ertain eta handiak egiteko DED familiako prozesuak erabiltzen dira. DED (Directed Energy Deposition) ingeleseko akronimoa da eta energia iturria eta ekarpen materiala momentu eta lekua berean aritzen diren prozesuak bereizten ditu. Familia honen barruan kokatzen dira WAAM eta LMD prozesuak.
WAAM (Wire and Arc Additive Manufacturing) prozesuan, hari metaliko bat urtu egiten da arku elektrikoaren eraginaren ondorioz, soldadurazko puntu zein kordoi desberdinak sortuz azken aurreforma lortu arte. Azken pieza izango dena lortzeko, mekanizazio eragiketak ezinbestekoak dira. Prozesu hau tamaina ertain edo handiko piezak lortzeko bereziki egokia da, bertan erabili daitezkeen 1 eta 4 kilo orduko ekarpen tasei esker, beti ere piezaren materiala, forma eta tamaina kontuan izanda.
WAAM-en barruan, plasma-arkuan oinarritutako prozesuak eta MIG-ean oinarritutako prozesuak bereiz ditzakegu, eta biak ala biak, zelula robotiko edo makina-ingurune batean integra daiteke prozesuen eskakizunen arabera. Robotek malgutasuna eskaintzen dute makinek (Addilan V0.1 - , atmosfera edo giro babestuetan lan egiteko aukera eta prozesuen kontrol maila askoz altuagoak eskaintzen dituzten bitartean.
Erreferentzia gisa, pasa den ekainean, Teknopolis saioan agertutakoa
Eransketa Bidezko edo Fabrikazio Aditibo teknologiak gora egiten ari dira eta honen erakusle gure inguruko Zentro Teknologiko eta Unibertsitateetan garatzen ari diren proiektu ugariak dira. Hauekin batera, enpresak ere dagoeneko hasiak dira, kasu batzuetan soluzio eta makina berriak garatzen eta, beste kasu batzuetan, soluzio hauek beraien prozesuetan txertatzen.
FP-Euskaditik finkatzen dugun helburua teknologiaren garapen prozesu honekin laguntzea da, lortutako ezagutza sare osora transferituz, gure ikasleak etorkizun handiko teknologia mota honetan ere trebatuz.
IDU Gelak LHn #DUA2FP
Ikaskuntzaren Diseinu Unibertsala (IDU) eredu bat garatzea, ETHAZI+LEAN metodologian sartzeko jarraibide beharrezko eta espezifikoekin, ondorioak izateko, gure ziklo guztietan hobeto ezartzeko.
Parte hartzen duten entitateak:
-Tolosaldea LHII
-Don Bosco LHII
-Dislegi, Gipuzkoako dislexia Elkartea- Asociación dislexia Gipuzkoa
Informazio gehiago behar baduzu, harremanetan jarri gurekin: berrikuntza@donbosco.eus
Bankia Dualizak bultzatutako proiektua | |
![]() | ![]() |
ZTIAM ESKOLA: Gazteen artean zientzia eta teknologiari lotutako hezkuntza sustatzen
Gure gizartearen etorkizuna izango diren egungo gazteen artean zientzia eta teknologia uztartzen dituen ZTIAM (Steam) kultura sustatzeko ekimen bat da.
Horretarako, Tolosaldeako Garapen agentzia eta udalaren laguntzaz, bailarako DBH ikasleei eskeintza hau zabaldu zaie, arratsaldez gure ikastetxeko instalazio eta baliabideak aprobetxatuz, ZTIAM kultura garatzeko. Ikasturte osoa igaroko du gazte talde honek gure ikastetxean bertako irakasle baten laguntzarekin.
Digitaldea, eraldaketa digital jasangarria bultzatzen
Eusko Jaurlaritzaren Lanbide Heziketako Sailburuordetzako Teknologiaren eta Ikaskuntza Aurreratuen Zuzendaritzak gidatzen du eraldaketa digital jasangarriaren heldutasun-ereduaren garapena eta ezarpena, eta, lankidetza-sareen bidez lagunduta, Digitaldea izeneko taldeak koordinatzen du.
Digitaldea Lanbide Heziketako hainbat irakasleek osatzen dute, tartean gure ikastetxeko Iñigo Balerdi (eraldaketa digitalaren bultzatzailea) eta Andoni Berasategik (azpiegitura digitalen arduraduna), eta heldutasun-eredua ezartzeko estrategiaren diseinua ikastetxeen eta Lanbide Heziketako sistemaren benetako erritmo eta beharretara egokitzea du helburu.
Horrelako ekimen estrategikoak hedatzerakoan Lanbide Heziketako ikastetxeetan metatutako esperientziak erakutsi digu talde-lan koordinatua funtsezkoa dela arrakasta izateko. Horregatik, ikastetxe bakoitzean Eraldaketa digitalerako taldeak, eraldi taldeak, sortzen dira, Digitaldearekin koordinatuta, ikastetxearen estrategia digitala diseinatzen eta hedatzen laguntzeko.
Proiketu honen helburu nagusia, Euskadiko Lanbide Heziketako sistema eta ikastetxeak eraldaketa digitalaren abangoardian kokatzea da.
Piezak neurtzeko eta diseinatzeko metodologian 3D eskanerra
Enpresa batek bezeroen eskakizunak bete aldera, eta araudi berrira egokitzeko asmoz, piezak neurtzeko eta diseinatzeko metodologian 3D eskanerraren erabilera txertatu beharra ikusi du beraien eguneroko lanean. Horretarako, laguntza eta aholkuraritza eman zaie prozesu osoan zehar, lehen pieza batzuk neurtzeaz gain. Azkenik, teknologia berri hau ikasi eta enpresak 3D eskanerra erostea erabaki du.