Edukira joan
EU ES

Entsegu sunsikorretarako probeten birdiseinua eta exekuzioa

Enpresa batean, Industria ferrobiariorako eta aeronautikorako entseguetarako probeten prestaketa eta mekanizaketa egitea da lan lerroetako bat, eta hauek fabrikatzeko garaian, zenbait probeten kasuan, arauaren eskakizunak betetzea zaila da doikuntza eta neurrien ikuspegitik neurrietan sartzea zaila egiten zaie.

Hori dela eta, egungo mekanizazio estrategien azterketa egin beharrean ikusi gera eta ondoren birplanteamendua egin da, parametrizazio eta aplikazio berriak antolatuz.

Eskultura artistiko baten 3D eskaneatua

Enpresa batek, esku artean duen dimentsio handiko eskultura baten biki digitala sortu beharra dauka, eta horretarako gure ikastetxean dugun ezagutza eta baliabideak tarteko, pieza osoaren eskaneatua eta sortu beharreko CAM artxiboa prestatu da.

Lan konplexua izan da, piezaren zulo eta forma konplexuak direla et, baina era berean erakargarria erronka polita delako ikasketa prozesu honetan pausoak ematen joateko.

3D inpresioko makina baten eraikuntzan kolaborazioa

Enpresa jakin bat sortzen ari den 3D inprimaketa-makina baterako, diseinua eta egitura erabaki ondoren, aluminiozko egitura bat sortu behar zen, eta gure ikastetxeko galdaragintzako irakasleen ezagutzak eta baliabideak aprobetxatuz, egitura eraiki da. Material arrunta ez denez, erronka polita izan da.

Nekazaritza hazien ernalketarako kamara frigorifiko berezi batzuen montaje, egokitze eta martxan jartzea

Nekazaritza azterketak egiten dituen zentru batek, nekazaritza haziak ernaltzeko temperatura eta hezetasun zehatzak kontrolatzeko gai diren, eta gainera prozesua ikus daitekeen egokitutako kamara frigorifiko berezi batzuk behar ditu, temperatura eta hezetasun zehatzak kontrolatzeko gai direnak, eta gainera prozesua ikus daitekeena.

Horretarako, haziak ernaltzeko eta kontserbatzeko 4 kamara frigorifiko berezi prestatzeko prozesua antolatu da, kontutan izanik hauetako bakoitzak, temperatura eta hezetasun baldintza zehatzak kontrolatzeko gai izan behar duela.

Ondoren, martxan jarri eta prozesuaren kontrolerako parametrizazio eskuliburu eta azalpenak eman zaizkio.

BTT baterako suspensiorako babesa

Btt bezala ezagunak diren mendiko bizikletentzako, suspensioko horkillako babeserako piezen diseinua eta fabrikazioa 3D inprimatutako polimeroan.

Emango zaion erabilera dela eta, materiala gogorra izan behar da, baina era beran ezin da hauskorra izan, gainera, neurrien ajustea oso zehatza izan behar da.

Enpresaren digitalizazio bidean, ERP baten ezarpenerako laguntza eta asesoritza teknikoa

Enpresak bere lan modu tradizionaletik digitalera saltoa eman asmotan, gure ikastetxeak dokumentazioaren digitaliazaio prozesu horretan lagundu behar dio, eta ondoren ERP horren antolamendu prozesua sortu.

Horretarako bere dokumentazioa hasieratik digitalizatzen hasi behar izan da, eta ondoren, informazioaren arkitektura bat diseinatu eta eraiki, ondoren ERParekin lotura egokia antolatzeko asmoz.

Azkenik, enpresan prozesu guztiaren ezarpena gauzatu da, eta martxan jarri.

Fabrikazio aurreratua eta digitalizazioan oinarritutako konplexutasun eta tamaina handiko konformazio multzoen muntaia eta kalitate kontrolan aplikatzea

Proiektuaren helburu nagusia konplexutasun, zehaztasun eta tamaina handiko konformazio piezen fabrikazio prozesua eta neurketa dimentsionala aldi berean bermatuko dituen soluzio teknologikoak aplikatzea industria 4.0 oinarritutako teknologietaz baliatuz da. Hau da, irudi bidezko digitalizazioan oinarrituz fabrikazio eta muntaia prozesuan bertan kontrol dimentsionala bermatzea ahalbidetuko luketen soluzio teknologikoen garapena.

Metalen fabrikazio prozedura gehinetan (mekanizazioa, forja, estampazioa, ebaketa, galdaketa, galdaragintza-soldadura...) aurrerabide handiak ematen ari dira bakoitzaren erronkei egokitutako teknologiak moldatuz eta egun dauden industria 4.0ko esparru ezberdinak uztartuz. Baina pieza handi eta konplexuak ekoizteko askotan aurretik azaldutako fabrikazio prozeduren konbinazioa behar izaten da eta prozesuen konbinazioa berak eta piezen tamainak dakarzten zailtasunek ez diete ohiko 4.0ko teknologi soluzioek erantzun bat ematen.

Tolosaldeako ETEekin dugun hartu-emana eta ezagutzaren ondorioz, inguruko enpresek duten arazo amakomunen jakitun egin gara eta gainera soluzio partzialen partaide ere izan gara Tkgune proiektu erberdinen bidez. Hori dela eta, enpresen esperientzia eta baliabideak eta geureak elkartuta irtenbide teknologiko egokiena lortzea da helburua, non konplexutasun, zehaztasun eta tamaina handiko konformazio piezen fabrikazioa eta neurketa dimentsionala aldi berean bermatuko dituen soluzio teknologikoak aplikatzea industria 4.0 oinarritutako teknologietan oinarrituz. Hau da, irudi bidezko digitalizazioan oinarrituz (ikusmen artifiziala, ikuskapen ez suntsikorra, eskanerrak, tomografia...) fabrikazio eta muntaia prozesuan bertan kontrol dimentsionala bermatzea ahalbidetuko luketen soluzio teknologikoen garapena.

Passive shower

Zer da?

Dutxa-platerean integratutako bero-berreskuratzailea da, dutxatzeko erabiltzen dugun uraren bero energia berreskuratzeko aukera ematen diguna, hornidura-saretik datorren ur hotza aurre berotuz.

Nola aurrezten du energia “Passive Showerrek”?

Premisa honetatik abiatzen gara: erabilitako ura nahasketa bat da, berotze-sistematik datorren ur beroa, eta hornidura-saretik datorren ur hotzetik datorrena; bakoitzaren erabilera-proportzioa kontsumokoaren tenperatura eta ur hotzaren tenperaturaren araberakoa da; zenbat eta hotzagoa izan sareko ura, orduan eta ur bero gehiago kontsumitzen da tenperatura baxua konpentsatzeko. Gure sistemak sareko ur hotza berotzen du ur beroaren kontsumoa murrizteko. Horretarako, dutxa-platerak erabilitako ur beroa kanalizatzen du eta plateraren gainazalean dagoen bero-trukagailu baten kanpoaldetik bideratzen du. Trukagailuaren barrutik ur beroarekin nahastu aurretik aurre berotzen den ur hotza doa. Hori dela eta, kontsumoko beharrezko tenperatura lortzeko beharrezkoa den ur beroaren kantitatea murriztu egiten da, eta horrek energia eta ekonomia aurreztea dakar.

Gizakia eta makina industrialen arteko komunikazio bide berrien integrazioa adimen artifizialeko ahots antzemate sistemen bitartez

Gaur egun, ordenagailuek, lehen makina batentzat ezinezkotzat jotzen ziren zereginak egin ditzakete, eta giza pertzepzio-trebetasunak eskatzen dituzten jarduerak automatizatu ditzakete, hala nola, aurpegiak eta hizkuntza ezagutzea, ikaskuntza automatikoa…. Proiektu honek ahots antzemate bitartez automatismoekin interakzioa lortzea du helburu.

Ikerketa eta teknologiaren txertatzea garatuko den proiektu honetan, Adimen Artifizial bidezko ahots antzemate sistema desberdinak aztertuko dira. Mundu industrialean, bere ezaugarri bereziak (zarata, kontroladore desberdinak, .. ) kontutan izanik eta sistema egokienaren hautaketak eginaz. Modu honetan, Lanbide Heziketako ikastetxe desberdinetan, landutako teknologia txertatzeko aukera izango litzateke.

Proiektuaren bitartez, jarraitzen diren beste helburu garrantzitsu batzuk, ondorengoak lirateke:

 Adimen Artifizialaren Ahots Antzemate esparrua garatzea industrian.

 Kanal berri bat zabaltzea gizaki eta industrial kontroladore desberdinen artean (PLC, CNC, Robot,..)

 Naturaltasunez, hizkuntza bitartez jokatzeko aukera ematea industria munduko instalazio, makina eta robotekin elkarlanean jarduteko.

Proiektu honetan Bergarako MIGUEL ALTUNA eta Tolosako TOLOSALDEA LHII ikastetxeek hartu dute parte.

SAFEM- OKOBIO: Enpresan ezarri nahi den mekanizazio estrategia berri baten diseinua

Enpresa honek, sortu beharreko pieza batzuetan, erabiltzen den material eta geometriagatik, zailtasunak dauzkate piezak mekanizazitzerako garaian, bai prozesu baita neurritan sartzeko ere. Hori dela eta, gure ikastetxeko irakasle baten laguntza izan du bertako langilearekin batera elkarlanean, helburuak lortu ahal izateko.

© tolosaldea
Telefonoa: 943651147
idazkaritza@tolosaldealh.eus