Edukira joan
EU ES
 

Gela Zuriaren Lean antolaketa

Enpresa honetan, Lean metodologian oinarrituz Gela Zuriko lan postuen, biltegiaren eta materialen fluxuen antolamendua birplanifikatu da, langileen erosotasuna eta prozesuaren errentagarritasuna lortze aldera.

Horretarako, beharraren azterketa bat egin eta jatorri desberdinetako datuen azterketa bat egin da eta lan egiteko ohiturak aldatu da datuetan oinarritutako aldaketak proposatu dira, besteak beste, enpresako ERP-ko datuen azterketa, ABC sailkapena egin, fluxuak aztertu, hileko ekoizpenak, produktibitateak, erreferentzien BOM material zerrenda… jorratuz.

Enpresa baten Efizientzia energetikoaren diagnostikoa

Enpresa honen efizientzia energetikoaren diagnostikoa egin da, elektrizitatearen alderdia aztertuz. Horretarako, hargailuen inbentarioa, kontsumoen azterketa eta hobekuntza proposamen bat egin delarik.

MEC-DIGEA: Erronketan oinarritutako ikaskuntza prozesuaren digitalizazioa, ERP plataforma batean

Berrikuntza-proiektu honen helburua erronketan oinarritutako elkarlaneko ikaskuntza-prozesua digitalizatzea izan da, hainbat ikastetxeren eta lanbide-arloren artean esperientziak partekatuz, kontuan hartuta gainera, enplegagarritasunean funtsezkoa den eragile baten ikuspegia, enpresa dena, eta ERP plataforma bat.

Proiektuan zehar, erronkak kudeatzeko eredu bat garatu da, DIGEA eredua deitu zaiona Eredu hau erronketan oinarritua da, eta PDCA (Plan, Do, Check, Adjust) kudeaketa-eredutik, ikastetxeen metodologia aktiboetako esperientzietatik eta Lanbide Heziketako sisteman aitortutako hainbat eredutatik abiatuta zehaztu da.

Proiektu honetan CIFP Tolosaldea LHIIk Lanbide Heziketako beste ikastetxe batzuekin batera jardun da: CIFP IMH LHII (Elgoibar), CIFP MEKA LHII (Elgoibar), Institut Escola del Treball (Bartzelona); eta Mecanizados INDARPAK (Iurreta) enpresak ere parte hartu du.

Proiektuari buruzko informazio gehiago: Digea.eus

Herriarentzako bizikleta tailer kolaboratibo baten eraiketan kolaborazioa

Tolosako Udala, Tolosaldea Garatzen Garapen Agentziak eta Zumardia Elkarteak bultzatuta, herriko bidegorriko puntu estrategiko batean bizikleta tailerra instalatu nahi zuten, eta horretarako garbigunean zeuden bi modulo elkartzea erabaki zen. Elkartze prozesu horren lana eta bertan terraza eta igotzeko aldapa , eta lanerako ekipamendua neurrira egitea eskatu ziguten, gremio desberdinen lanak sartu behar bait ziren, eta lanak oso konkretu eta neurrira.

Piezen geometriak neurrira eta bereziak izan behar ziren, eta, horrek lana zailtzen du, eta hortik gure partehartzea, diseinu eta exekuzioan.

RITE araudiaren aplikazio teoriko nahiz praktikoa

Gipuzkoako empresa bateko langileentzako asesoritza teknikoa eta muntai estrategiaren interpretazio eta antolamendua prestatzean oinarritutako proiektua. Horretarako, araudi berriaren eta zaharraren arteko desberdintasunen identifikazioa eta bere aplikazio teoriko nahiz praktikoa. Lanaren irismenari begiratuta, eraikinetako Instalazio Termikoen Erregelamenduak (RITE) ongizate termikoaren eta higienearen eskaerari erantzuteko instalazioek bete behar dituzten baldintzak praktikara eraman dira, berokuntza, klimatizazio eta ur bero sanitarioko instalazioen eraiketa egokira iristeko.

Papera prozesatzen duen makina baten prozesuaren animazio infografikoa

Gure bailaran kokatuta dagoen empresa honek, paper manipulazioko makina baten sorkuntzako prozesuen animazioabehar zuen, ondoren bere bezeroei erakusteko. Behin prozesua definituta, 3D animazioko programak erabiliz eta geometria prozesalaren bidez ziklagarria den animazio bat sortu da eta geometriak automatikoki sortzen duen sistema. Horretarako, gure ikastetxearekin batera, Bizkaiako Harrobia ikastolako 3D diseinuko taldeak hartu du parte.

Fabrikazio prozesu baterako hutseko kaxak

Enpresa bateko Sala txurian lan egiteko hutsazko edo “vacio” delako kaxa berezi batzuk behar dituzte eta horretarako, Tolosaldean diseinatu eta fabrikatu dira, geometria zehatz batean eta material egokiaren aukeraketa egin ondoren neurri zehatzetan fabrikatu dira.

Mendiko bizikletentzako, suspensioko horkillako babeserako piezen diseinua eta fabrikazioa 3D inprimatutako polimeroan.

Erabilera dela eta, material gogorra izan behar da, baina era beran ezin da hauskorra izan.Gainera, neurrien ajustea oso zehatza izan behar da. Horretarako, Erabilera aztertu, neurriak hartu, diseinu batean pentsatu, piezak eraiki, probatu eta ondorioen arabera neurri eta diseinuan moldaketak egiten joan diseinu egokira iritsi arte.

Entsegu sunsikorretarako probeten birdiseinua eta exekuzioa

Enpresa batean, Industria ferrobiariorako eta aeronautikorako entseguetarako probeten prestaketa eta mekanizaketa egitea da lan lerroetako bat, eta hauek fabrikatzeko garaian, zenbait probeten kasuan, arauaren eskakizunak betetzea zaila da doikuntza eta neurrien ikuspegitik neurrietan sartzea zaila egiten zaie.

Hori dela eta, egungo mekanizazio estrategien azterketa egin beharrean ikusi gera eta ondoren birplanteamendua egin da, parametrizazio eta aplikazio berriak antolatuz.

Eskultura artistiko baten 3D eskaneatua

Enpresa batek, esku artean duen dimentsio handiko eskultura baten biki digitala sortu beharra dauka, eta horretarako gure ikastetxean dugun ezagutza eta baliabideak tarteko, pieza osoaren eskaneatua eta sortu beharreko CAM artxiboa prestatu da.

Lan konplexua izan da, piezaren zulo eta forma konplexuak direla et, baina era berean erakargarria erronka polita delako ikasketa prozesu honetan pausoak ematen joateko.

© tolosaldea
Telefonoa: 943651147
idazkaritza@tolosaldealh.eus