Edukira joan
EU ES
 

Hiri-mugikortasun jasangarrian oinarrituriko esperientzia

Esperientzia honetan gure ikastetxeak banakako mugikortasunerako ibilgailuak jartzen ditu bertako langileen eskura (5 patinete eta 10 bizikleta elektriko), helburua etxetik ikastetxerako bidea autoa alde batera utzi eta hauetako ibilgailuren batekin egitea delarik, horrela ingurugiroaren deskarbonizazioan lagunduz. Ikastetxean eguzki indar fotoboltaikoz elikaturik egongo den ibilgailuen karga-gunean energĂ­a garbiaz kargatzeko konpromezua hartuko du erabiltzaile bakoitzak. Karga-gune hau Usurbilgo Lanbide Eskolarekin batera garatu da eta auto elektrikoentzako karga sistema ere izango du.

Proiektuaren barruan Aretxabaleta Lanbide Eskola, Etnnic enpresaren lankidetzarekin, atzitzaile fotoboltaikoak dituen triziklo elektriko baten diseinua lantzen ari da. Helburua hirietan barrena merkantzia arinak garraiatzeko ibilgailu jasangarri bat garatzea da, Azken Milla kontzeptuaren inguruan.

Era berean ibilgailu hauen konpontze eta mantentze zerbitzua abian jarri da Tolosaldeako ikasle eta irakasleen ardurapean. Elektromugikortasunaren teknologian formakuntza saioak ere prestatu dira.

Azkenik, EHU-ko Ingeniaritza Elektroniko Graduko ikasle bat gradu amaierako proiektuan banakako mugikortasunerako ibilgailuen zenbait aldagai neurtuko dituen eta hauen geolokalizaziorako sistema garatuko du.

Esperientzia piloto honek ikusmin handia sortu du beste ikastetxe batzuetan eta bereziki Tolosako Udalean.

Agerian da mugikortasun jasangarriaren inguruko apustu garbia duela Tolosaldea Lanbide Heziketa Institutuak eta, orokorrean, garapen jasangarrirako helburuak ahalbidetzen dituzten teknologietan.

© tolosaldea
Telefonoa: 943651147
idazkaritza@tolosaldea.com