Edukira joan
EU ES

Digitaldea, eraldaketa digital jasangarria bultzatzen

Eusko Jaurlaritzaren Lanbide Heziketako Sailburuordetzako Teknologiaren eta Ikaskuntza Aurreratuen Zuzendaritzak gidatzen du eraldaketa digital jasangarriaren heldutasun-ereduaren garapena eta ezarpena, eta, lankidetza-sareen bidez lagunduta, Digitaldea izeneko taldeak koordinatzen du.

Digitaldea Lanbide Heziketako hainbat irakasleek osatzen dute, tartean gure ikastetxeko IƱigo Balerdi (eraldaketa digitalaren bultzatzailea) eta Andoni Berasategik (azpiegitura digitalen arduraduna), eta heldutasun-eredua ezartzeko estrategiaren diseinua ikastetxeen eta Lanbide Heziketako sistemaren benetako erritmo eta beharretara egokitzea du helburu.

Horrelako ekimen estrategikoak hedatzerakoan Lanbide Heziketako ikastetxeetan metatutako esperientziak erakutsi digu talde-lan koordinatua funtsezkoa dela arrakasta izateko. Horregatik, ikastetxe bakoitzean Eraldaketa digitalerako taldeak, eraldi taldeak, sortzen dira, Digitaldearekin koordinatuta, ikastetxearen estrategia digitala diseinatzen eta hedatzen laguntzeko.

Proiketu honen helburu nagusia, Euskadiko Lanbide Heziketako sistema eta ikastetxeak eraldaketa digitalaren abangoardian kokatzea da.

© tolosaldea
Telefonoa: 943651147
idazkaritza@tolosaldealh.eus