Edukira joan
EU ES
 

Tolosaldea LH ikastetxea eta Tknika-ko WAAM proiektua

Aurten ere Tolosaldea LH ikastetxea, Tknikan lantzen ari den Fabrikazio Aditibo Metalikoaren espezializazio arloan, WAAM proiektuan parte-hartzen jarraitzen du.

Proiektu hau “Fabrikazio Aditibo” edo “Eransketa Bidezko Fabrikazio Metalikoa”rena da eta horren barruan pieza ertain eta handiko piezen fabrikazioa lantzen dugu.

Helburu nagusia, kasu praktikoen garapenaren bidez prozesuaren ezagutza lortzea da, bertan parte-hartzen duten aldagai nagusiak identifikatu eta kudeatuz, estrategia egokiak aukeratuz eta kontrolatu beharreko puntuak kontutan hartuz.

Teknologia hauen bidez, pieza ertain eta handiak egiteko DED familiako prozesuak erabiltzen dira. DED (Directed Energy Deposition) ingeleseko akronimoa da eta energia iturria eta ekarpen materiala momentu eta lekua berean aritzen diren prozesuak bereizten ditu. Familia honen barruan kokatzen dira WAAM eta LMD prozesuak.

WAAM (Wire and Arc Additive Manufacturing) prozesuan, hari metaliko bat urtu egiten da arku elektrikoaren eraginaren ondorioz, soldadurazko puntu zein kordoi desberdinak sortuz azken aurreforma lortu arte. Azken pieza izango dena lortzeko, mekanizazio eragiketak ezinbestekoak dira. Prozesu hau tamaina ertain edo handiko piezak lortzeko bereziki egokia da, bertan erabili daitezkeen 1 eta 4 kilo orduko ekarpen tasei esker, beti ere piezaren materiala, forma eta tamaina kontuan izanda.

WAAM-en barruan, plasma-arkuan oinarritutako prozesuak eta MIG-ean oinarritutako prozesuak bereiz ditzakegu, eta biak ala biak, zelula robotiko edo makina-ingurune batean integra daiteke prozesuen eskakizunen arabera. Robotek malgutasuna eskaintzen dute makinek (Addilan V0.1 - , atmosfera edo giro babestuetan lan egiteko aukera eta prozesuen kontrol maila askoz altuagoak eskaintzen dituzten bitartean.

Erreferentzia gisa, pasa den ekainean, Teknopolis saioan agertutakoa 

Eransketa Bidezko edo Fabrikazio Aditibo teknologiak gora egiten ari dira eta honen erakusle gure inguruko Zentro Teknologiko eta Unibertsitateetan garatzen ari diren proiektu ugariak dira. Hauekin batera, enpresak ere dagoeneko hasiak dira, kasu batzuetan soluzio eta makina berriak garatzen eta, beste kasu batzuetan, soluzio hauek beraien prozesuetan txertatzen.

FP-Euskaditik finkatzen dugun helburua teknologiaren garapen prozesu honekin laguntzea da, lortutako ezagutza sare osora transferituz, gure ikasleak etorkizun handiko teknologia mota honetan ere trebatuz.

© tolosaldea
Telefonoa: 943651147
idazkaritza@tolosaldealh.eus