Edukira joan
ES EU EN
 

Gaur egungo testuinguru ekonomikoan, berrikuntza sustatzea enpresen lehiakortasuna bermatzeko giltzarria da. TKgunek, bere eskaintza espezializatuaren bidez, produktu eta prozesuak hobetzen eta horiei balioa erantsiz merkatu berrietara sartzea ahalbidetuko du.

Horretarako, Lanbide Heziketako ikastetxeetan ditugun ekipamendu eta instalazio aurreratuak enpresen eskura jartzen ditugu, arlo ezberdinetan adituak diren gure irakasleen esperientziarekin batera.

Testuinguru horretan, ondorengo proiektuak garatu ditugu.

Enpresaren digitalizazio bidean, ERP baten ezarpenerako laguntza eta asesoritza teknikoa

Enpresak bere lan modu tradizionaletik digitalera saltoa eman asmotan, gure ikastetxeak dokumentazioaren digitaliazaio prozesu horretan lagundu behar dio, eta ondoren ERP horren antolamendu prozesua sortu.

Horretarako bere dokumentazioa hasieratik digitalizatzen hasi behar izan da, eta ondoren, informazioaren arkitektura bat diseinatu eta eraiki, ondoren ERParekin lotura egokia antolatzeko asmoz.

Azkenik, enpresan prozesu guztiaren ezarpena gauzatu da, eta martxan jarri.

SAFEM- OKOBIO: Enpresan ezarri nahi den mekanizazio estrategia berri baten diseinua

Enpresa honek, sortu beharreko pieza batzuetan, erabiltzen den material eta geometriagatik, zailtasunak dauzkate piezak mekanizazitzerako garaian, bai prozesu baita neurritan sartzeko ere. Hori dela eta, gure ikastetxeko irakasle baten laguntza izan du bertako langilearekin batera elkarlanean, helburuak lortu ahal izateko.

Piezak neurtzeko eta diseinatzeko metodologian 3D eskanerra

Enpresa batek bezeroen eskakizunak bete aldera, eta araudi berrira egokitzeko asmoz, piezak neurtzeko eta diseinatzeko metodologian 3D eskanerraren erabilera txertatu beharra ikusi du beraien eguneroko lanean. Horretarako, laguntza eta aholkuraritza eman zaie prozesu osoan zehar, lehen pieza batzuk neurtzeaz gain. Azkenik, teknologia berri hau ikasi eta enpresak 3D eskanerra erostea erabaki du.

Neurrira diseinatutako eta eraikitako 3D bidezko polimerozko piezak

Enpresa batek piezak orain arte metalezkoak egiten zituen. Proiektu honen helburua, gure ikastetxean neurrira diseinatu eta eraikitako pieza desberdinak 3D polimeroan eraiki eta posprozesatu ondoren prototipo bezala probatu eta montatzea da.

Etorkizunean, arrakasta baldin badu gehiago egiteko aukera buruan dauka enpresak.

Paperaren ebaketarako makinen balazta sistema sentsorizatua

Enpresa honek bere ibilbidean zehar merkatu kuota garrantzitsua lortu du, bai estatu mailan eta baita nazioartekoan ere, eskeinitako zerbitzu eta kalitateari esker.

Honi guztiari esker, izen handiko enpresak ditu bezeroen artean, eta hauek kalitate eta baldintza oso estuak eskatzen dituzte.

Enpresa honek paperaren ebaketan eta manipulazioan eskaintza zabala ematen du formatuari dagokionez, paperaren bobina eta inprimatzaile handien arteko prozesua eskainiz, editorialentzat, multikopistentzat, eta nola ez, etxerako erabilpenerako paper enpresentzako.

Bezeroei eskaintzen zaien zerbitzuan hobetzeko eta lehiakortasunean irabazteko asmoz, makinetako batean ardatzen abiaduraren eskuzko kontrola sensore bidezko sistema automatiko batengatik aldatu beharra ikusten da, eta horretarako, Tolosaldea LHIIra jo dute.

Tolosaldea LHIIk, kalkuluak eta simulazioak egin ondoren, makinak orain duen eskuzko sistemaz gain, sensore bidezko abiadura eta paperaren tentsiorako sistema automatizatu bat ezarriko dio makinari.

© tolosaldea
Telefonoa: 943651147
idazkaritza@tolosaldealh.eus