Edukira joan
EU ES
 

Merkataritzako ikasleek Ikasenpresa Kongresuan parte hartu zuten

Tolosaldea LHII-ko Merkataritza jardueretako 2.mailako ikasleak ikasenpresako lehen kongresu birtualean parte hartu zuten azaroaren 25ean.

Ikasleek lau tailerretan parte hartu zuten: Zibersegurtasuna, ikastest (izan zaitez lehena erronka ekonomiko-finantzarioei erantzuten),sormena (nondik datoz ideiak?) eta zure ametsa (ausartu zaitez zure ametsa negozio-ideia bihurtzera).

Merkataritzako ikasleek, sortutako ikasenpresetako negozio ideiak eta beste ikastetxekoenak ikusi genituen kongresuaren amaieran.

Eskerrik asko Merkataritzako ikasleei kongresuan parte hartzeagatik. Oso interesgarria izan zen eta ikasleak parte hartze handia izan zuten.

Hezkuntzako sailburuaren bisita

Jokin Bildarratz Hezkuntza sailburua eta Jorge Arévalo Lanbide Heziketako sailburuordea ikastetxean bisitan izan genituen azaroaren 12an. Aparteko egoera dela eta, osasun neurri bereziak bete ziren guztion segurtasuna bermatzeko.

Bisitan, zuzendaritza taldearen eskutik ikastetxeko bai antolakuntzari dagokien berrikuntzak baita instalakuntzetan egindako berrikuntzak ere ezagutu zituzten.

Bisitari hasiera emateko ikastetxeko espazio berriak ikusi zituzten, erabilera anitzeko eta irekiak diren espazioei arreta berezia jarriz.

Ikastetxeko antolakuntzaren egitura berria ere aurkeztu zitzaien. Egituraren helburua Tolosaldea LHIIko egituraren horizontaltasuna lortzea da partaide guztion parte-hartzea bilatuz.

Bisitaren amaieran, sailburuak zuzendaritza taldearekin elkarrizketan jardun zuen, ikastetxean egindako eraldaketa lanagatik zorionduz.

Guraso bilerak Urriaren 14ean

2020.10.07

Urriaren 14ean gurasokein bilerak izango dira. Talde bakoitzak bere ordutegia izango du, eta guraso bakarra etorri daiteke bilerara.

Eman ezazu izena eta ikus ezazu ordutegia.

Teknikariaren edo goi-mailako teknikariaren tituluak lortzeko 2020ko probetarako deialdia

2020.10.01

Aurten ezin izan dira Euskal Autonomia Erkidegoan teknikariaren edo goi-mailako teknikariaren tituluak lortzeko 2020ko proba libreak uda baino lehen egin, ondorioz, 2019-2020 ikasturteari dagozkionak, hemendik urte amaierara egingo dira.

Aurten hainbat aldaketa daude, bai prozesuari berari dagokionez, bai aurrematrikula egiteko moduari dagokionez; izan ere, online egin ahal izango da lehenengo aldiz proba libreetan.

Argibide guztiak EHAAn daude eta baita xehetasun gehiago laguntza dokumentu hontan.

© tolosaldea
Telefonoa: 943651147
idazkaritza@tolosaldea.com