Edukira joan
EU ES
 

Mekanizatzeko dauden pieza berrien programazioaren birdiseinua eta exekuzioari buruzko proeiktu batean ari gara lanean

Enpresa honetan, Industria mekanikoko piezen prestaketa eta mekanizaketa egitea da lan lerroetako bat, eta hauek fabrikatzeko garaian, zenbait probeten kasuan, arauaren eskakizunak betetzea zaila da doikuntza eta neurrien ikuspegitik neurrietan sartzea zaila egiten zaie.

Hori dela eta, egungo mekanizazio estrategien azterketa egin beharrean ikusi gera eta ondoren birplanteamendua egin da, parametrizazio eta aplikazio berriak antolatuz.

Galdaketa-hondakinak birziklatzeari buruzko proiektu batean ari gara lanean

Proiektu honen helburua da galdatik soberan dauden hondakinak eta zepa tailerraren inguruan biltegiratzea bultzatzea eta erraztea.

Horretarako, biltegiratze-sistema bat asmatu, diseinatu, planifikatu eta fabrikatu behar izan da, hondakinak eta zepa isurketatik soberan dauden manipulazioa errazteko, hondakina manipulatzeko ingurune seguruagoa eta eraginkorragoa sortuz, langileen segurtasuna egokia izatea eta ordena eta garbitasuna mantentzea lortuz, arriskuak prebenitzeko jarraibideen arabera, bai eta produkzio-denborak optimizatzea ere.

Hondakinaren neurriekin bat datorren metalezko egitura duen kubeta bat egitea izan da soluzioa. Bertan, hondakinen forma bera duten 4 aztarna sartzea planteatzen da, eta modu hori zementu erregogorrez lortu nahi da.

Soplete bidez zuzendutako material berezien azterketa metalografikoa

Galdaragintza enpresa batean, material berezien soplete bidezko zuzenketa egiten dutenean, materialaren eraldaketa metalografikoaren eraldaketaren azterketa egin beharra zuten bere amaierako ezaugarri metalografikoak jakiteko.

Hori aurrera eraman ahal izateko, kupoiak edo probetak prestatu eta azterketaren prozedura definitu ondoren, entseguak egin ziren.

Ondorioz, Materialaren aldaketa metalografikoaren eta bere ezaugarrien eraldaketaren inguruko enteguen inguruko jakintza lortu da.

Paper makina baten 3D eskalako makina osoaren erreprodukzioari buruzko proiektu batean ari gara lanean

Enpresa batek bezero, azoka eta abarretan erakusteko lagungarria izan daitekeen bere produktua islatuko zuen elementu fisiko bat behar zuen.

Horretarako, bere paper manipulazioko makina oso baten fabrikazioa behar zuen, baina eramangarria eta ulergarria izan behar zenez, erreprodukzio osoan pentsatu genuen, vaina eskalan eta material desberdinen laguntzaz osatuta.

Horretarako, geometria prozesalaren bidez eskalan inprimatzerakoan neurri zeatzetan sortzearekin arazoa zegoen, hau da, geometriaK automatikoki eskalatzeak ez zuen balio, eta beraz, birdiseinatu eta birdimentsionatu behar izan ziren pieza asko, kontutan izanda 20 metro inguruko makina bat, metro eta erdian erreproduzitu beharra zegoela.

Erabili ziren materialak, batzuk 3D inprimatutako polimeroak izan ziren, eta beste batzuk metalikoak.

Piezak laberatzeko bandeja berezi batzuen diseinua eta exekuzioari buruzko proiektu batean ari gara

Enpresa batek txapa perforatua erabiliz, bere galdaketarako piezak laberatzeko bandeja berezi batzuen beharra zeukan. Bandeja hauek neurri oso zehatzak behar zituzten eta ganera diseinua ere oso neurrirakoa izan behar zen.

Horrretarako, beharrak aztertu ondoren, piezak diseinatu eta ondoren prototipoan ondo ateratzen dela frogatuta pieza definitiboak exekutatu moztu, plegatu eta soldatuz osatu genuen lana.

© tolosaldea
Telefonoa: 943651147
idazkaritza@tolosaldealh.eus