Edukira joan
EU ES
 

Ikasturte berriko harreran bigarren astea

2020.09.15

Datorren astean iraialren 21 eta 23an, ikasturte hasieraren bigarren harrera astea burutuko dugu. Hemen dituzu egutegi eta ordutegiak.

Ongi etorri denei

2020.2021 ikasturterako harrera ordutegiak

2020.09.09

Datorren astean irailaren 14an (astelehena) eta 16an (asteazkena) harrera egunak izango ditugu ikastetxean. Falta diren taldeek, erdi maila prestakuntza zikloetakoek,  ondorengo astean izango dute harrera.

Hemen duzue ordutegia.

2020.2021 ikasturtea hasiera

2020.09.01

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailak "20-21 ikasturtearen hasierarako jarduketa-protokolo osagarria" aurkeztu du. Lanbide heziketan ikasturte hasiera era mailakatuan egingo da. Hona hemen egutegia: 

Ikasleek, Erasmus+ programaren baitan, praktikak burutu dituzte atzerrian

Aurtengo egoera erabat hankaz gora jarri da Covid-19 aren krisia dela eta. Hala ere, ikastetxeko hiru ikasleek lortu dute beraien praktikaldia atzerriko herrialdeetan garatzea eta orain Euskal Herrian bueltan dira. Asko izan dira, zoritxarrez, praktikak bertan behera utzi behar izan dituzten edota epea baino lehenago bueltatzea erabaki duten ikasleak.

Ander eta Beñat, Poloniako Wroclaw hirian dagoen klimatizazio instalazioak egiten dituen enpresa batean aritu dira praktiketan hiru hilabetez, ikastetxean ikasitako edukiak praktikan jarriz. Hodei, berriz, Pragako beste enpresa batean aritu da sare informatikoen inguruan egin dituen ikasketak praktikan jartzen.

Herrialde horietan ere konfinamenduan egon dira, baina pandemiak ez du gurean bezain gogor jo eta ekintza batzuk egiteko aukera egon da.

Ikasleek positiboki baloratu dute beraien esperientzia, nahiz eta ohiko ekintzetan murrizketak ere pairatu dituzten.

Ate irekiak

Ate ireki presentzialak antolatu ditugu ekainak 3 eta 4rako, hitzordua hartzea derrigorrezkoa da. Mesedez, ordua errespetatzea garrantzitsua da, ikastetxeko sarrera-irteeren kontrola egin behar dugulako.

Eman izena hemen (ikastetxera bisita egiteko ezinbestekoa da izena ematea)

Ziklo bakoitzaren eguna eta ordutegia:

Ekainak 3 Junio

17:00etan, Automatizazioa eta Robotika Industriala/Automatización y Robótica Industrial(Goi maila/Grado superior)

17:30etan, Instalazio Elektriko eta Automatikoak/Instalaciones Eléctricas y Automáticas(Erdi maila/Grado medio)

18:00etan, Fabrikazio Mekanikoko Produkzioaren Programazioa/Programación de la Producción en Fabricación Mecánica(Goi maila/Grado superior)

18:30etan, Mekanizazioa /Mecanizado (Erdi maila/Grado medio)

Ekainak 4 Junio

17:00etan, Sare-Informatika Sistemen Administrazioa/ Administración de sistemas informáticos en red (Goi maila / Grado superior)

17:30etan, Mikroinformatika-Sistemak eta Sareak/Sistemas Microinformáticos y Redes(Erdi maila/Grado medio)

18:00etan, Soldadura eta Galdaragintza/Soldadura y Calderería (Erdi maila/Grado medio)

18:30etan, Metal-Eraikuntzak/Construcciones Metálicas (Goi maila/Grado superior)

19:00etan, Instalazio Termiko eta Fluidodunen Mantenimendua/Mantenimiento de Instalaciones Térmicas y de Fluidos(Goi maila/Grado superior)

© tolosaldea
Telefonoa: 943651147
idazkaritza@tolosaldea.com